Hiztegia
eskátu-eskíñi, eskátu-eskíñixa. (d). izena. Salerosketa tirabira, tratua, erregateoa. Regateo. Lit.: "oferta y demanda". Eskatu-eskiñixa esaten da; eskatu al dan dana, eta tratuai eutsi al dana. Don.
éskatz, eskátza. (c). izena. Sukaldea. Cocina. Oin ba, sukaldia esaten dou, sukaldia danian, baiña gu umiak giñanian, eskatza, eskatza. Sukaldeik ez. Hil.
Gaur sukalde esaten da ia etxe guztietan eta eskatz gutxi batzuetan. Goian Hilarik dio lehen alderantziz zela.
1. éske. 1. eske, eskía. (b). izena. Petición, cuestación. Aspadixan alde guztietatik daukau eskia./ Ikastolatik diru eskia etorri da. Diru eskia, arrautza eskia... Zerbaiten eskea, gehienetan. Soilik badoa diru eskea dela suposatzen da.
eskían ibilli. (c). aditza. Mendigar. Aintxiñan eskian ibiltze zienak gure sapaixan lo itte eben. Ik. eskéko. 2. eske. (a). posposizioa. Pidiendo. Aspertuta nago leku guztietara lan eske joaten.
2. eske. (a). juntagailua. Gaztelaniazko "es que". Etxera noia; eske bestela berandu ein bia jata bazkaixa gertatzeko. Inoiz eze edo zerekin trukatzen du. Adin handikoek ez dute asko esaten.
eskéiñi. (Eibar) ESKIÑI, ESKINDU (EIB.). 1. eskeiñi. (a). du aditza. Ofrecer. Ezebe etxotsanau eskiñi be ein geiñera. Eli.
éskeinka. (b). adberbioa. ÉSKINKA. Ofreciendo. Tomate asko dago ta danak eskeinka dabitz. 2. eskéiñi, eskéiñixa. (c). izena. Oferta. Karnazeruak eskeiñixa ein ddosku baiña baju samarra./ Iru ero lau lan-eskeiñi izaittu baiña eztau nai izan.
eskéko, eskekúa. (b). izena. Eskalea. Mendigo. Makiña bat eskeko ibiltzen zan sasoi baten etxeik etxe. Sin. eskále. Ik. eskían ibilli.
eskéleto. 1. eskéleto, eskéletua. (c). izena. Etxearen egitura, paretak egin aurretikoa. Etxe baten eskeletua eindda jak. Etxe bat eskeletuan dago. Don.
2. eskéleto, eskéletua. (a). izena. Esqueleto humano.
ésker. 1. éskerrak. (a). izena. Gracias. Eskerrak emotera etorri da. Ik. eskérrikasko. ésker onéko, ésker onekúa. (b). adjektiboa. Agradecido. Esker onekua danak eztau olakoik eitten.
ésker txarréko, esker txarrekúa. (b). izenlaguna. Desagrecido, ingrato. Takarra izatiaz gaiñ esker txarrekua.
2. ésker, éskerrak. (a). Gracias a. Eskerrak zuri nago emen./ Anajeri esker urten zeban aurrera gauziak./ Eskerrak esan zebala Eskerrak zuri; eta zuri esker edo eskerrak. Eskerrak ZERI esaldi bakunetan, ZERI edo -LA konposatuetan.
eskéra, eskería. (d). izena. Sasiz, sastrakaz edo arbolaz osatutako hesi edo itxitura. Cercado natural formado por zarzas, arbustos, árboles, etc. Okan tximilluak pa, inkluso etxe ingurutan fruta moduan artzeko be eoteittuk. Ola eskeretan billau izeittuk. Eskeria ba, sasi-zierria, bi saillen jurguan sasixakin eindda, luaixa eiñ ta gero an eskeria sortzen da, zikiña. Eta an eitten dok, pa okan tximillua ta sasiokana. Don. Ik. ixtúra, esi. eskeran egin. esapidea. (Eibar) "Modalidad de caza. Bi lagunen artian egitten da. Bakotxa heskerian alde baten ipini (ezker-eskuma) eta heskera osua jarraitzen dabe txori-txikixak muturrera eruan arte." (SB Eibetno)
eskerrikásko. ESKERRIK. 1. eskerrikasko. (a). interjekzioa. Muchas gracias. -Eskerrikasko. -Ez orregatik. Edo: —Eztago eskerrik! Sin. millesker. Ik. mértxi. 2. eskérrikasko, eskérrikaskuak. (b). izena. Eskerrak. Las gracias. Eztost eskerrikaskoik pe emon./ Eskerrikaskuak ordaiñetan.
eskil-bantzu, eskil-bantzua. (d). izena. Eskailera-mailen alboetako euskarriak. Banzo. Eskil-bantzua dau arek izena. Bi egur eoten dia, maillak josteko eta arek eskil-bantzuak die. Beian arlando baten gaiñian arrankatzen dau, eta goixan ziarrerako kuartoe baten gaiñian asentatzen da, eta bixen bitartian maillekin juaten da. Benito.
eskillára-bárren, eskillára-barréna. (b). izena. Eskilararen behe partea, hasiera. Eskillara-barreneraiño jausi jatan zapatia.
eskillára-búru, eskillára-burúa. (b). izena. Eskilararen goiena. La parte superior donde termina la eskalera. Zuen mutiko diabruak eskillara-bururaiño igo dau katamarran.
komentario 1
eskillárape, eskillárapia. (c). izena. Eskilararen azpiko lekua. El espacio bajo la escalera. Eskillarapian gordetzeittugu traste zarrak.
eskillárapeko ardáua. (b). izena. ESKILLÁRAPEKO ARDÁU. Soziedadetan urteko ardoa. En las sociedades, vino especial, embotellado, del año. Karutxuaua izan arren korrientia baiño obia da eskillarapeko ardaua. Hitz berri samarra, azken berrogei urteotan elkarte gastronomikoetatik zabaldu dena.