Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
eskarméntau. (a). da-du aditza. Escarmentar(se). Ondo eskarmentauta dago eranakin. Azen.: eskármentau ere bai.
eskármentu, eskármentua. (b). izena. Escarmiento. Tontoarro kuadrilla orri eskarmentu bat komeni jako.
éskas. ESKAX. Orain ESKAX gehiago. 1. eskas, eskax. (b). adberbioa. Escasamente, apenas. Bi urte eskas pasau die akzidentia izan ziñuanetik./ Amar milla duro eskas irabazteittu. 2. eskas, eskasa. (b). adberbioa. ESKAX. Gaizki.   Mal. Reala bastante eskas dabill./ Zuen mutikua eskas samar ikusten dot aspaldixan./ Dirutik eskas nabill. 3. eskas, eskasa. (b). adjektiboa. ESKAX. Txarra, kaskarra.   Malo, deficiente, de mala calidad. Telebisiñoko programa geixenak eskasak die./ Afari eskaxa jan giñuan./ Eskastzat jotzen dabe emengo izkuntzia. JJp.
eskasidáde, eskasidadía. (c). izena. ESKAXIDADE. Gabezia.   Escasez Sasoi aretan tabako eskasidadia zeuan da erretzeilliak ortuan ereitte zeben./ Gerra ostian egundoko eskasidadia egon zan. Diru eskasidade, ogi eskasidade... zerbaiten urritasun aroa.
eskástu. (c). da-du aditza. ESKAXTU. Gauza batek edo pertsona batek itxura edo kalitatea galdu.   Volverse deficiente una cosecha, una planta, etc.; desmejorar mucho una persona, animal o cosa. Parrandiai laga zotsanetik ziero eskastuta dago./ Jertsia ainbeste pagau ta zeiñek pentsau biar illabete orduko eskastuko zanik. Eguraldiarekin du ad. Atsaldian asko eskastu dau egualdixa. Ik. ezebéztu.
1. eskátu. 1. eskatu. (a). du aditza. Pedir. 2. eskatu. (c). dio aditza. (eufemismoa.) Proposamen "desonestoak" egin. Solicitar sexualmente. Neskak etxuek emoten eskatu ezian. Eskatu soilik esan ohi da edo narrua eskatu, segun eta fin edo gordin mintzatzen den. Ik. narrúa emon, narrúa eskatu, emon.
2. eskátu. (a). da-du aditza. Askatu.   Dejar en libertad, soltar. Txalak, gabaz eskatu ta pentsu guztia jan zeban./ Presuak eskatzeko ordua da. Ik. jaraiñ. prakak eskatu. Komunera joan. Ik. zintturóia eskátu.
eskátu-eskíñi, eskátu-eskíñixa. (d). izena. Salerosketa tirabira, tratua, erregateoa.   Regateo. Lit.: "oferta y demanda". Eskatu-eskiñixa esaten da; eskatu al dan dana, eta tratuai eutsi al dana. Don.
éskatz, eskátza. (c). izena. Sukaldea.   Cocina. Oin ba, sukaldia esaten dou, sukaldia danian, baiña gu umiak giñanian, eskatza, eskatza. Sukaldeik ez. Hil. Gaur sukalde esaten da ia etxe guztietan eta eskatz gutxi batzuetan. Goian Hilarik dio lehen alderantziz zela.
1. éske. 1. eske, eskía. (b). izena. Petición, cuestación. Aspadixan alde guztietatik daukau eskia./ Ikastolatik diru eskia etorri da. Diru eskia, arrautza eskia... Zerbaiten eskea, gehienetan. Soilik badoa diru eskea dela suposatzen da. eskían ibilli. (c). aditza. Mendigar. Aintxiñan eskian ibiltze zienak gure sapaixan lo itte eben. Ik. eskéko. 2. eske. (a). posposizioa. Pidiendo. Aspertuta nago leku guztietara lan eske joaten.
2. eske. (a). juntagailua. Gaztelaniazko "es que". Etxera noia; eske bestela berandu ein bia jata bazkaixa gertatzeko. Inoiz eze edo zerekin trukatzen du. Adin handikoek ez dute asko esaten.
éskeintte, éskeinttia. (d). izena. ÉSKINTTE. Eskaintza. Sin. eskéiñi.
eskéiñi. (Eibar) ESKIÑI, ESKINDU (EIB.). 1. eskeiñi. (a). du aditza. Ofrecer. Ezebe etxotsanau eskiñi be ein geiñera. Eli. éskeinka. (b). adberbioa. ÉSKINKA. Ofreciendo. Tomate asko dago ta danak eskeinka dabitz. 2. eskéiñi, eskéiñixa. (c). izena. Oferta. Karnazeruak eskeiñixa ein ddosku baiña baju samarra./ Iru ero lau lan-eskeiñi izaittu baiña eztau nai izan.
© Gorka Ortega
eskéko, eskekúa. (b). izena. Eskalea.   Mendigo. Makiña bat eskeko ibiltzen zan sasoi baten etxeik etxe. Sin. eskále. Ik. eskían ibilli.
eskéleto. 1. eskéleto, eskéletua. (c). izena. Etxearen egitura, paretak egin aurretikoa. Etxe baten eskeletua eindda jak. Etxe bat eskeletuan dago. Don. 2. eskéleto, eskéletua. (a). izena. Esqueleto humano.
ésker. 1. éskerrak. (a). izena. Gracias. Eskerrak emotera etorri da. Ik. eskérrikasko. ésker onéko, ésker onekúa. (b). adjektiboa. Agradecido. Esker onekua danak eztau olakoik eitten. ésker txarréko, esker txarrekúa. (b). izenlaguna. Desagrecido, ingrato. Takarra izatiaz gaiñ esker txarrekua. 2. ésker, éskerrak. (a). Gracias a. Eskerrak zuri nago emen./ Anajeri esker urten zeban aurrera gauziak./ Eskerrak esan zebala Eskerrak zuri; eta zuri esker edo eskerrak. Eskerrak ZERI esaldi bakunetan, ZERI edo -LA konposatuetan.
eskéra, eskería. (d). izena. Sasiz, sastrakaz edo arbolaz osatutako hesi edo itxitura.   Cercado natural formado por zarzas, arbustos, árboles, etc. Okan tximilluak pa, inkluso etxe ingurutan fruta moduan artzeko be eoteittuk. Ola eskeretan billau izeittuk. Eskeria ba, sasi-zierria, bi saillen jurguan sasixakin eindda, luaixa eiñ ta gero an eskeria sortzen da, zikiña. Eta an eitten dok, pa okan tximillua ta sasiokana. Don. Ik. ixtúra, esi. eskeran egin. esapidea. (Eibar) "Modalidad de caza. Bi lagunen artian egitten da. Bakotxa heskerian alde baten ipini (ezker-eskuma) eta heskera osua jarraitzen dabe txori-txikixak muturrera eruan arte." (SB Eibetno)
eskerrikásko. ESKERRIK. 1. eskerrikasko. (a). interjekzioa. Muchas gracias. -Eskerrikasko. -Ez orregatik. Edo: —Eztago eskerrik! Sin. millesker. Ik. mértxi. 2. eskérrikasko, eskérrikaskuak. (b). izena. Eskerrak.   Las gracias. Eztost eskerrikaskoik pe emon./ Eskerrikaskuak ordaiñetan.