Hiztegia
ertiríki. 1. ertiríki. (c). du aditza. Erdi ireki, leihoa edo atea puxka bat ireki. Entreabrir un poco la ventana o la puerta. Ertiriki mesedez bentania aizia sartu deiñ.
2. ertiríki. (c). adberbioa. Entreabierto. Lagaizu atia ertiriki, umiak esnatzen badie be entzuteko.
ertz, értza. (a). izena. Borde, arista, esquina, orilla. Mai ertza buruakin jo ta ebagixa ein neban./ Zure karteria kamiño ertzian topau neban. Ertz bizíxa esan ohi zaio ertz zorrotzari. Kontuz burdiña onekin ertz bizi-bizixak dauzka ta.
Artuko neuke nik orren ertza. (d). esaera. Gustora hartuko nukeela horren egoera, kategoria, dirua... Baita, orrek nere ertza, edo, arek orren ertza, etab.
ertza egon. esapidea. (Antzuola) ERTZA EUKI. "Dirua, ondasunak euki. Goizper Arbuluneko lokaltxo aretan asi zan, da beittu oiñ daon ertza." (Lar Antz).
ertzak il. (c). aditza. (Eibar) Ertz zorrotz eta biziegiei lima leun batekin zorroztasuna kendu. Matar aristas, chaflanar Lima legunagaz ertzak ilda lagaixozuz.
erúan. 1. erúan. (a). du aditza. ERÚN (D, OS.). Eroan, eraman. Llevar. Aura Santa Agedara erun, da aura ezkondu. Hil.
2. eruan, eruána. (d). izena. (Eibar) Eroapena, eramana, pazientzia. Gure ama koittauak baeban eruana. (Etxba Eib).
eruán-oneko, eruán-onekúa. (d). adjektiboa. (Eibar) Eraman handikoa. "Pacienzudo, sufridor. Gerran eta baketan, etxian eta kanpuan, eruan-onekua. eruan-txarreko, eruán-txarrekúa. (d). adjektiboa. (Eibar) Eraman txarrekoa. "Irascible, atrabiliario." Eruan txarrekua artu daben gizona.