Hiztegia
errukárri. 1. errukarri. (c). adberbioa. Errukia emateko eran. Lastimosamente, miserablemente. Iru familixa etxe baten, errukarri bizi izandakuak die orrek./ Errukarri ibilli zan ori urtetan.
2. errukarri, errukarríxa. (b). adjektiboa. Errukia ematen duena. Digno de compasión. Koittau arpegixa badauka be, ezta askok uste beziñ errukarrixa.
Ik. érrukiñ.
érruki. 1. érruki, érrukixa. (c). izena. Compasión. Egiñ egiñ negar, eztostazu errukirik emoten.
2. érruki!. (c). interjekzioa. Pobrecito! Le compadezco!
érrukiñ, érrukiña. (c). adjektiboa. Koittaua, oso errukarria, errukiena. Muy digno, -a de compasión. Andra arek daroia bizimodua Errukarri baino errukarriagoa da errukiñ. Agian errukiñ pertsonaren izaeraz aritzerakoan gehiago, eta errukarri egoeraz. Etim.: Agian: erruki+diña (digno de compasión). Ik. errukárri.
errukíttu. (b). da-du aditza. Compadecerse, hacer sentir compasión. Azkenian familixa artako jiria ikusitta errukittu giñan da geurera ekartzen giñuzen umiak bazkaltzera./ Etzaizte kejau, etzarete iñor errukitzeko moduan da. Azen.: errúkittu ere bai.