Hiztegia
Erremu zapatu, Errému zápatua (b). (b). izena. ERRÁMU ZAPATU. Bergaran urteko azoka nagusia egin ohi den eguna. Sábado de Ramos. Erremu-zapatuz Bergan ferixa aundixa eitten da.
érren. 1. erren, erréna. (b). adjektiboa. Cojo, -a. Orren anaia errena da. Sin. kójo. errena ez izan. (c). esapidea. Makala ez izan. I bizkorra izango aiz baiña ez pentsau bestiak errenak dienik.
2. erren, erréna. (b). izena. Cojera. Gure uezabak errena dauka ezkerreko ankan.
Sin. kojéra, kójo. érren eiñ. (b). aditza. Cojear. Badakigu zein ankatatik eitten dozun erren. Zure zaletasuna edo bizioa zein den, alegia. Sin. kójo eiñ. érrenka. (b). adberbioa. Cojeando. Errenka nator Urbixatik. Sin. kójoka. Ik. kójo.
errendídu. 1. errendídu. (a). da-du aditza. Rendir(se), dominar. Amandria errendidu ezindda dabitz./ Eztaukou errenditzeko asmoik.
errendíduta. (b). adberbioa. Neka-neka eginda. Rendido de cansancio. Errendiduta akabatzen dot astia.
2. errendídu. (c). du aditza. Kabitu, sartu. Uste dot berreun orrittan errendiduko dala liburua.