Hiztegia
errékarro, errékarrua. (d). izena. Errekaren inguruko sakona. Cuenca de rio o regata. Errekarrua dok pa errekian inguruko sakona, esate baterako asi Esperantzatik eta gorakua. Don. Gutxi entzuna.
Ik. arro.
errékau, errekáua. (a). izena. Recado. Errekauak eittera noia dendara.
errekáua eiñ. (c). esapidea. Bitartekaritza lana egin amodio kontuetan, zita bat jarri, adibidez. Lotsatu eitten aizela. Egon ari trankill, neuk eingo jotsat errekaua./ Zer,
errekiñ, errekiña. (d). izena. Erregaia. Zenbat eta [karobia] aundixaua, errekiña geixau bia dau. Cand.
Karobiaz dihardu.
errekondo, errekondua. (b). izena. Erreka bazterra. Orilla de río. Errekondua segiakin pasatzen zebillen Patxi./ Errekonduan dago zure bizikletia.
errekontxo!. (c). interjekzioa. (eufemismoa.) ERRE KONTXO. Errekoño-ren eufemismoa. Ik. erredios!, errekoño!, kóño!, kóntxo!.