Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
errebídau
Erregétxe
Erregétxe. 1. Erregetxe, Erregetxía. (d). toponimoa. San Martzialen dagoen txabola, lehen errege-erreginak aldatzeko, txokolatea emateko, trasteak gordetzeko, etab. erabiltzen zena. Lenagoko usarixora eittia pentsau zeban itxuria, ta errege-jantzixak —Erregetxia esaten jakon txabola bat dago San Martzialen— eta lenaoko usarixua izango zan, itxuria, matrimoniuak izete i zittuan, urtian ezkondutako... zeren batzuk, eren pajiekin da eren jantzixekin, San Martzialera mezetara etorri, tta gero txokolatia emoten i jakuen auzuak. Klem. Ik. errege-erregiñak. 2. Erregetxe, Erregetxía. toponimoa. "Edificio de la Real Fábrica de Armas. Arma eta artisautza lanen harreria egitten zan bertan. Soraluzen eta Eibarren egon izan da."
erregetza, erregetzia. (c). izena. (Eibar) Errege izatea, errege izaera. Ik. erregezale.
erregezale, erregezalia. (c). izena. (Eibar) Monárquico. Bene-benetako erregezalia zanez, bein adarjotzaille batek esan ei zetsan: Ik euk pe diru asko eingo eban baiña erregetzarako eztok balio. (SM Zirik)
erregíña. 1. erregiña, erregiñía. (a). izena. Reina. Jateko orduan, "erregiñian bokaua" esan ohi zaio oilo-ipurdiari. 2. erregiña, erregiñía. (c). izena. Abeja reina.
errégu, erregúa. (b). izena. Ruego, súplica. Makiña bat erregu ein gontsan etxian gelditzeko, baiña alperrik izan zan. erréguka. (b). adberbioa. Rogando, suplicando. Enaiz jan daizun beti erreguka ibiliko. Nai dozuna eizu./ Gero ez ari etorri laguntzeko erreguka, eztostat kasoik eingo ta.
erregúlar!. (b). interjekzioa. Horixe baietz, jakina.   Sin duda, claro que sí. Erantzun gisa beti.
erregútu. (c). dio aditza. Rogar, suplicar. Diru puxkat emuteko erregutu notsan, baiña alperrik.