Hiztegia
Errégenak. (b). izen propioa. ERRÉGEN EGÚN, . El día de Reyes. Laster die Erregenak./ Erregenetan Eibarko tianera goiaz bazkaltzera./ Oiñ Olentzero dan bezelaxe len Erregen eguna zan umiendako egunik aundiña.
errége ságar, errége sagárra. (c). izena. ERREZIL SAGAR. Manzana reineta. Errezil sagar ere entzun daiteke, baina batez ere reineta.
Erregétxe. 1. Erregetxe, Erregetxía. (d). toponimoa. San Martzialen dagoen txabola, lehen errege-erreginak aldatzeko, txokolatea emateko, trasteak gordetzeko, etab. erabiltzen zena. Lenagoko usarixora eittia pentsau zeban itxuria, ta errege-jantzixak —Erregetxia esaten jakon txabola bat dago San Martzialen— eta lenaoko usarixua izango zan, itxuria, matrimoniuak izete i zittuan, urtian ezkondutako... zeren batzuk, eren pajiekin da eren jantzixekin, San Martzialera mezetara etorri, tta gero txokolatia emoten i jakuen auzuak. Klem. Ik. errege-erregiñak. 2. Erregetxe, Erregetxía. toponimoa. "Edificio de la Real Fábrica de Armas. Arma eta artisautza lanen harreria egitten zan bertan. Soraluzen eta Eibarren egon izan da."
erregezale, erregezalia. (c). izena. (Eibar) Monárquico. Bene-benetako erregezalia zanez, bein adarjotzaille batek esan ei zetsan: Ik euk pe diru asko eingo eban baiña erregetzarako eztok balio. (SM Zirik)