Hiztegia
errédondo. 1. errédondo, errédondua. (b). adjektiboa. Borobila. Redondo, -a. Aurten tomatiak erredondo-erredonduak dare. Adinekoek ere normal darabilte. Sin. biríbil. errédonduan jarri. (c). Colocar(se) en círculo. Pagopian bazkaldu giñuan erredonduan jarritta. Sin. biribillían jarri. 2. errédondo, errédondua. (b). izena. Redondo (haragia). 3. erredondo. izena. Ik. biríbil-txápa.
errédondoko, errédondokua. (d). izenlaguna. Borobil formakoa edo. Nagusiek erabilia. Mai bat, familixia, eta etara ontzixa, ontzixa erredondokua, ta, araxe etara ta danak andixek. Ben.
errefrésko, errefréskua. (d). izena. (Eibar) Otamena. Refrigerio. Eztegu-bazkaittara ez, baiña neska-lagun guztiok gonbidau gaittun errefreskura.
erré-gáldara, erré-gáldaria. (d). izena. Gaztainak erretzeko danbolina. Erregaldaria ero danboliña, bixak gauza bat. Sin. danbolíñ. erregaldaria lakotxe burua. (d). esapidea. (Eibar) Buru handia.
errége, erregía. (a). izena. Rey. Hilarik eta Elisak mugagabean darabilte, gramatiketan ikasi ohi dugun bezala. Aren izen da guzti, zein... ministruak eta. Orduan ministrua ta... Errege; auraxe, errege ta erregen asuntua. Auraxe adoratzen eben, errege. Baiña onek ministrora ta sartzen zienian da, ez ba, ez zien enteratzen ezekin be. Hil./ Alajia dan-dana erregen koroiakin. Da gu an gendela republikia zertu zan. Neikua negar ein zeben arek orduan. Nere aiztia izen zan erregei laguntzen, errege despeditzen estaziñuan nausixekin joanda. Eli.
Errepublikaren etorreraz ari da, gure lekukoaren ahizpa Alfontso XII.aren mirabe izan zen eta.