Hiztegia
erráiñ, erráiña. (c). izena. ERRÉIÑ, ERRAN (LEIN.). Nuera. Bakaziñotara joan da bere erraiñakin Benidorrera. Ik. suiñ.
érralde, érraldia. (b). izena. Zaldi eta abelgorriekin erabiltzen den pisu neurkina (5 kg). Ralde. Txal orrek berrogetamar erralde izangoittu.
Txerria arruatan.
erraméru, erramerúa. (c). izena. . ERREMERU, ERREMEIU. Rosmarinus officinalis. Romero. Ia urte osoan loran egoten den sastraka. Lur karetsuetan hazten da, batik bat. Berez ere hazten da, baina etxe inguru askotan landatu ohi da. Oso usain ona du. Apaingarri gisa erabili izan da lora -sorta, kurutzegi-sorta, eta horrelakoetan.
erramillote, erramillotia. (c). izena. ERREMILLOTE. Lore-sorta. Or dabiz guztiok zelaixan, zeiñek erramillote ederragua batu. (AAG Eibes)
erramu. 1. erramu, erramua. (d). izena. Ehungintzan erabiltzen zen neurria: bost kana eta laurden. Medida textil que equivalía a cinco varas y cuarto. An badator erramua, eta pozik jarten nintzen. Seg. Baserritarrei, ehunak zenbat kana gutxigorabehera izango zituen esateko, euleak izki-dornuan biltzen zuen hari guztia, eta izki-dornuaren ardatz batean aza orri batekin marka berdetxo bat egiten zion hariari. Honela, ehuna egiten ziharduenean, marka berdea zetorrenean, bazekien zenbat kana zeramatzan. Markatxo berde honi erramua deitzen zitzaion, eta izki-dornuaren buelta osoa adierazten zuen; buelta honek bost kana eta laurden zituen.
2. erramu. Ik. errému.