Hiztegia
erdíbana. (a). adberbioa. A medias. Jangou sagar au erdibana?/ Anai bixak erdibana artu dabe tabernia.
erdíbana eiñ. (a). du aditza. Distribuir a medias. Diruak erdibana eiñ da bakoitza bere etxera. Sin. erdibanátu.
erdibíde, erdibidía. (c). izena. Solución intermedia. Bixak nai dabe beriakin urten, baiña erdibide batera aillegau biako dabe derrior. ERDIBIDEKO ZERBAIT ere bai.
erdibíttu. (b). da-du aditza. ERDIBI EIÑ. Bi zati egin. Dividir(se) en dos partes. Auzua erdibittuta dago bidegintza gorabera bategatik./ Eskuakin erdibitzeittu sagarrak./ Ogixa erdibi eiñ da bokadillo bana jarri notsen.
erdibi eiñ. (c). aditza. erdíttik bi eiñ. (b). aditza. "Erdibitu" zentzuan ere entzun daiteke, baina gehiago "partirse por la mitad" zentzuan. Florerua lurrera jausi tta erdittik bi ein zan./ Zubixa erdittik bi eindda dago.
erdiesán bat eiñ. (c). esapidea. Zerbait erdizka esan, zehaztasunik gabe. Aittajuna ferixara joan da, atsaldian souan ze ein bia dan erdiesan bat eindda./ Erdiesan bat ein ddau baiña etxat entendidu.
érdikiñ, érdikiña. (c). adjektiboa. Dícese de los panes que les falta un buen trozo, de las manzanas empezadas, de las cosas defectuosas, y por extensión de las personas de "poca calidad". Etzeuan gaur Bolintxon ogirik, erdikiñ batzuk bakarrik./ Gaur armozutan eztot mai gaiñian zeuan sagar erdikin bat besteik jan./ Gazte-denporia firin-faran emunda gero azkenian alako erdikiñ batekin ezkondu zonan. Ik. érkiñ.
erdíko. 1. erdiko, erdikúa. (a). Erdian dagoena. El del medio Iruretatik erdikua da nere autua. 2. erdiko, erdikúa. (b). izenlaguna. Bitartekoa. Mediano. Eztie ez onenak eta ez txarrenak; erdikuak. Sin. bíttarteko, tarteko.
erdiko aga, erdiko agia. izena. Txondor-zuloaren erdian jartzen zen makila luzea, bere kontrara txondorra kargatzen hasteko. Orri esate jakon erdiko agia. Mateo.
erdíprezio. (c). izena. La mitad de precio. Erdipreziua pagauta erosi neban Portugalen.
Ia beti inesiboan: ERDÍPR erdípréziuan. (b). adberbioa. A mitad de precio. Patata onek erdipreziuan erosittut, ofertan zeren da./ Eneukek kotxe ori erosiko erdipreziuan be.
erdípurdi. (b). izena. ERDÍZPURDI, ERDIZPURDIZ. Badaezpadan, dena beharrean. A medias, así así. Iez Realak ligia irabazi zeban baiña aurten erdipurdi dabill./ Lanak erdipurdi eittia baiño bapez eittia obe.
Sin. erdípurdi, erdípurdiko.
erdirátu. (c). du aditza. Erdian ipini, erdira atera. Colocar en el medio. Txokora baztartu biarrian erdiratu eitte zeban pelotia./ Erdiratu daigun mai ori.
érdizka. (b). adberbioa. Nola edo hala, osatu gabe. A medias, sin completar. Gauzak beti erdizka esateittu; sekula eztau esplikaziño formalik emuten./ Beti lan guztiak erdizka lagatzeittu.