Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
epáiki
éra
epáiki. 1. epáiki, epáikixa. (d). izena. EBAIKI. Ermentaritzan, altzairuzko tresna zorrotza, ingudean ezarrita dagoena. Gainean jartzen da xafla eta mailuaz joz ebakitzen du. Epaikixa junguran ipini gora begira ola ta... Eus./ Bai epaikixa! Or zuluan sartu ta ebateko; ipini, beste batekin jo, ta... epaikixa. Eus. Batzuek taiela esaten diote, baina, berez, taiela txaflaren gainean jartzen dena da, mailukaren laguntzaz ebaki dezan, eta epaikia, berriz, moztu beharreko txaflaren azpian egoten dena, jungurak apropos duen zuloan sartuta. 2. epaiki, epaikixa. (d). izena. (Eibar) "Sierra de cortar metales. Ekarrizu epaikixa, burdiña auxe laburtu biarra daukat eta.
epaiki-etxe, epaiki-etxia. izena. (Eibar) Arco de sierra. (SB Eibetno)
epaiki-orri, epaiki-orrixa. izena. (Eibar) Hoja de sierra para cortar metales. (SB Eibetno)
epaill, epailla. izena. Apiril. (Lar Antz) Ik. apríll.
epaitz, epaitza. (d). izena. (Oñati) "Epaitza, mendi-epaitza, la línea divisoria de dos vertientes del monte." (Izag Oñ)
epe. Ik. epa!.
épel. 1. epel, epela. (a). adjektiboa. Tibio, -a, templado, -a. 2. epel, epéla. (b). adjektiboa. Ganorabakoa.   Insustancial. Eztaukazu ez gatz eta ez berakatz epel orrek alakuorrek. Txepel hitzak antzerako zentzua du baina iraingarriagoa da. epel-epel eiñ. (c). esapidea. (eufemismoa.) Mozkortu. Entierru-bazkaixa. Azkenerako epel-epel eiñ, bata kantuan igual, bertsotan igual. Ben. Epeldu ere bai zentzu honetan.
epéldu. 1. epeldu. (a). da-du aditza. Hotza eta beroaren arteko tenperaturan jarri.   Templar(se). Esnia epeldu da?/ Asko epeldu dau egualdixa. 2. epeldu. Ik. txepéldu. 3. epeldu. Ik. epel-epel eiñ.
epeltásun, epeltasúna. (b). izena. Calorcillo, tibieza. Izarapeko epeltasuna ezin dda diruz pagau.
epéluna, -e, epélunia. (c). izena. Temporada con tiempo templado. Edurte ostian epelunia izan zan da berriro egualdi otza.
éper, epérra. (b). izena. Perdiz. Eperretara goiaz Naparruara. eper urdin, eper urdiña. izena. perdix perdix. Perdiz pardilla. eper zuri, eper zurixa. izena. Lagopus mutus. Perdiz nival. (SB Eibetno)
eperlári, eperlárixa. (d). adjektiboa. (Eibar) EPERTALARI. Eperretan dabilen ehiztaria.   "Cazador de perdices. Baroja eperlarixak beti txakur fiñak.
eper-txákur, eper-txakúrra. (c). izena. Perro perdiguero.
epesarte, epesartia. izena. "Tarte, une, asti puxka bat". Epesarte baten prakak plantxaukotsut./ Epesartia daukatenian kuku bat ingotsut. (Lar Antz)
epetako, epetakua. (d). izena. (Eibar) "Se dice de la pillería de no pagar el consumo hecho en la taberna o en la posada. Epetakuak egitten zaliak, nik dakiran batzuk.
epetálari, epetálarixa. (d). adjektiboa. (Eibar) "Pícaro que practica la pillería de no pagar. Epetan sarri egitten dabenari esaten jako epetalarixa.
epetan. (d). adberbioa. (Eibar) Epeka.   A plazos. Epetan erosi eta epetan saldu, tratulari eskasan jiria. (Etxba Eib)
époka, épokia. (b). izena. Oiñ eztok perretxiku epokia. Sasoi da esanagoa.