Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
epáiki
éra
éra. 1. éra, éria. (b). izena. Aukera.   Ocasión Era ederra euki neban Ameriketara joateko./ Eria badaukat esango dotsat. éraka. (c). adberbioa. Tarteka. A rachas Eurixa eitten zeban eraka. 2. éra, éria. (b). izena. Modo, forma. Beste era batera esan bazostan eneban gaizki artuko./ Era asko dare dibertitzeko. 3. éra, éria. (c). izena. Posizio egokia, normala. Zein da amantal onen eria? érara. (c). adberbioa. En posición normal. Jertsia erara jantzizu, itxulikaldera daukazu ta. Sin. alde onera. Ant. itxúlikaldera. erara ebagi. (b). esapidea. Cortar madera o carne en su posición normal. Egurra erara ebagi ero kontrara ebagi alde ederra dago. Sin. bétara ebági. Ant. kontrabéta ebagi, kóntrara ebági. erara etorri. (b). esapidea. ERARA JOAN. Egoki etorri. Baloia erara etorri jatan da txute galanta jo notsan. eria artu. (c). esapidea. Coger el tino. Lanai eria artu arte gaizki ibili nitzan./ Neskiorri etxian eria artu ezindda ei dabitz. 4. era. Ik. éde.
erabági. ERABÁI. ERABÁI ahoskatzen da askotan. 1. erabagi. (b). du aditza. ERABAI. Erabaki.   Decidir. Eztot erabagi bakaziñotan zer egin. 2. erabagi. (d). du aditza. ERABAI. Muga egin. Au Nordia. Errekiak erabaitzen dau. Bakizu, baillara asko dare emen. JJp./ —Nora pertenezitzen da? —Bergara. Orretxek errekatxuak erabaitzen dau. Ben. ZERK erabagi. 3. erabagi, erabagíxa. (b). izena. Decisión, resolución. Aiuntamentuak eztau erabagixa artu.
erabílli. (a). du aditza. EBALI (UB., OS.), IBILLI. Usar, emplear, manejar... Zuk ze zapatilla numero darabizu?/ Orrek eztau sekula erderaik erabiltzen./ Uezabak pelota baten moduan erabiltzen nau. Ibilli entzuten da sarri erabilliren lekuan. Antzuola, Osintxu eta Uberan ebali, ebalten, ebaliko. Jai baten etxian tokatzen jatan, eta Estellan zeuan zeoze abertzaliena, etxakiñat ze zeuan orduan, tiroka ta ebali zittuen gaiñera autobusian, oso gaizki. Eli.