Hiztegia
éntenga, éntengia. (b). izena. Ultze luze eta lodia. Clavo largo y grueso. Aldamiñua josteko entengak erosizu.
entérau. 1. enterau. (a). da aditza. Enterarse. Enterauta ago biar juntia dagona? 2. enterau, enteráua. (b). adjektiboa. Entendidua, aditua. Bien informado. Ez pentsau e, aura basarrittarra izateko oso enteraua da.
Askotan "enteradillo", "sabiondillo". Eztok ezautzen? Jakintsu usteko enterau bat.
entérrau. (a). du aditza. Lurperatu. Enterrar Donostian bertan enterrau i dabe./ Tesorua lurpian enterrauta zeuan.
Sin. lúrra emon.
entiérru-bázkai, entiérru-bázkaixa. (c). izena. Hiletetara zetozen kanpoko senitartekoei ematen zitzaien bazkaria. Entierru-bazkaixa. Azkenerako epel-epel eiñ, bata kantuan igual, bertsotan igual. Ben.
entiérru -o, entierrúa. (a). izena. ENTIÁRRU, INTIÁRRU, INTIÉRRU, ENTERRAIXO (LEIN.). Entierro. Entierrua zazpiretan, San Pedron.
Primerako, segundako eta terzerako entierruak egiten ziren, hildakoaren mailaren arabera. entierru zibill, entierru zibilla. (c). izena. Sinesgabeek elizaz kanpo egiten duten hileta. Entierru zibillak eitten die oinddio Eibarren.
entierru zibilla eiñ. (d). esapidea. Norbait helduta edo arrastaka eraman, mozkortuta-edo dagoelako. Bart atxurra arrapau juan kerten eta guztikoa. Azkenian entierru zibilla ein jotsen.
entráma. 1. entrama, entramía. (c). izena. (adierazkorra.) Jateko gaitasuna. Capacidad para comer. En frases exclamativas, apetito voraz. Anai guztiak die entrama onekuak./ Mekauen, orrek jaukak entramia! Ni beti izan naiz entrama gutxikua.
"Apetito" eta "entrama" ez dira guztiz sinonimoak. "Ahora no tengo apetito", oiñ eztaukat jateko gogoik, litzateke. 2. entrama, entramía. (c). izena. Zerraren aginak ez doaz ilara zuzen bakarrean; ezker-eskuin daude okertuak txandaka, eta sortzen diren bi ilaren arteko tarteari deitzen zaio entrama. Entrame, dícese de la distancia, del canal formado en el filo de la sierra por las dos lineas de dientes, al estar estos alternativamente desviados a cada lado. Mekauen, zerra onek jaukak entrama zarra./ Zerriak entrama estugixa dauka ta orregaittik eztabill ondo./ Ba entramia esaten dot, zerria bera ifini biadau aiñak puxkat zabalduta. Bere neurrixa ipini biar, bestela danak bardin-bardin badare, juan ezindda eongo da, ta puxka-puxkat ola bie dau biurtu. Sebas.
éntraña, éntrañia. (c). izena. Txahalaren bizkarrezur gaineko haragi zirrindara luzea, gixatzeko-eta onena.
entrésaka, entrésakia. (c). izena. Baso batean egiten den zuhaitz batzuk botatze lana, geratzen direnak hazteko leku gehiago izan dezaten. Entresaca. Entresakia ein biarrian daukau Egiko piñuixan. Ik. matarrása eiñ.
entretenídu. 1. entretenidu. (a). da-du aditza. Entretener-se. 2. entretenidu. (a). adjektiboa. Entretenido, -a.
entzúera, entzúeria. (c). izena. ZEREN. Entzutea, zerbait entzuna izatea. Noticia de algo. —Ez ekixen ezer ala? —Bueno, zeozen entzueria banajaukan, baiña gauza garbirik ez./ Periko Lasa ta, eztakitt entzueria dozun; aretxen ama. Hil. ZEREN entzueria edo entzutia EUKI edo IZAN. Sin. éntzute.
éntzun. 1. entzun. (a). du aditza. Oir. Ik. aittu. éntzun-éntzun eiñ. (c). esapidea. Norbaitek esaten dizuna entzun, norberak ezer erantzun gabe. Bronka, sermoia, erretolika luzea..., gehienetan. —Ze moduz mitiñian? —Ba, entzun-entzun ein juau ta kalera./ Gaztetan etxian zenbat bronka berandu aillegatziagaittik. Guk entzun-entzun eiñ da oera.
entzún?. (b). Entzun duzu? . Ale, emendau telebisiñua eta oera. Entzún? Ik. barré?, ikusí?. 2. entzun, entzúna. (b). adjektiboa. Sonado, de renombre. Eztot ezautzen Gatzako alkatia, baiña oso entzuna da. Ik. éntzute aundíko, gaizki entzun.
éntzute, éntzutia. (c). izena. Entzuera. Noticia de algo, Guk zuen edadian ez geunkan olako gauzen entzuteik pe.
Sin. entzúera. éntzute aundíko, éntzute-aundikúa. (c). izenlaguna. Ospetsua. Benidorm alde ori entzute aundiko parajia da./ Entzute aundiko kantarixak etorri zien.
eo. (d). aditza. IO. Eho, ehuna egin. Tejer. Ta Angiozarren Garrazteitxon eunoi eo eitten zan, ta arekin kanaerdikua ero, kanakua ero, zela aintze jakuen eunoi eitteko. Juana./ Angiozarren, Garrazteitxon eitteeben, euna iotzen zan. Juana./ Ta Bergaran be, berdin esaten da garixa jo, edo telia jo. Josu
épa!. interjekzioa. 1. epa!. (b). interjekzioa. ÉPE!, IEPA!. Interjeción con la que se saluda o se requiere atención. Epa, zer moduz?/ Epa i, kontuz, kotxia jatok eta.
2. epa!. (b). interjekzioa. Geldi, alto hor! —Afarixa zor dostak. —Epa i! ori eztok egixa./ Epa, epa! sartuixok ziri ori beste bati.
3. epa!. (d). interjekzioa. Bapo, ederki, majo, zentzua duela dirudi. Hilariri esaldi hau jaso genion: Jokoko diruak, kandelian diruak. Jokoko baratua, ta epa! Hil. Ik. bárato.
épai, épaixa. (d). izena. Zuhaitza botatzeko orduan zerra errazago sartu ahal izateko gerriari hondoan aizkoraz egiten zaion kaska. Ondua jotia, ondua jo o bestela epaixa eiñ. Don./ Arbola txiki batek epai txiki bat naikua dau. Don.
epáiki. 1. epáiki, epáikixa. (d). izena. EBAIKI. Ermentaritzan, altzairuzko tresna zorrotza, ingudean ezarrita dagoena. Gainean jartzen da xafla eta mailuaz joz ebakitzen du. Epaikixa junguran ipini gora begira ola ta... Eus./ Bai epaikixa! Or zuluan sartu ta ebateko; ipini, beste batekin jo, ta... epaikixa. Eus. Batzuek taiela esaten diote, baina, berez, taiela txaflaren gainean jartzen dena da, mailukaren laguntzaz ebaki dezan, eta epaikia, berriz, moztu beharreko txaflaren azpian egoten dena, jungurak apropos duen zuloan sartuta.
2. epaiki, epaikixa. (d). izena. (Eibar) "Sierra de cortar metales. Ekarrizu epaikixa, burdiña auxe laburtu biarra daukat eta.