Hiztegia
entérau. 1. enterau. (a). da aditza. Enterarse. Enterauta ago biar juntia dagona? 2. enterau, enteráua. (b). adjektiboa. Entendidua, aditua. Bien informado. Ez pentsau e, aura basarrittarra izateko oso enteraua da.
Askotan "enteradillo", "sabiondillo". Eztok ezautzen? Jakintsu usteko enterau bat.
entérrau. (a). du aditza. Lurperatu. Enterrar Donostian bertan enterrau i dabe./ Tesorua lurpian enterrauta zeuan.
Sin. lúrra emon.
entiérru-bázkai, entiérru-bázkaixa. (c). izena. Hiletetara zetozen kanpoko senitartekoei ematen zitzaien bazkaria. Entierru-bazkaixa. Azkenerako epel-epel eiñ, bata kantuan igual, bertsotan igual. Ben.
entiérru -o, entierrúa. (a). izena. ENTIÁRRU, INTIÁRRU, INTIÉRRU, ENTERRAIXO (LEIN.). Entierro. Entierrua zazpiretan, San Pedron.
Primerako, segundako eta terzerako entierruak egiten ziren, hildakoaren mailaren arabera. entierru zibill, entierru zibilla. (c). izena. Sinesgabeek elizaz kanpo egiten duten hileta. Entierru zibillak eitten die oinddio Eibarren.
entierru zibilla eiñ. (d). esapidea. Norbait helduta edo arrastaka eraman, mozkortuta-edo dagoelako. Bart atxurra arrapau juan kerten eta guztikoa. Azkenian entierru zibilla ein jotsen.
entráma. 1. entrama, entramía. (c). izena. (adierazkorra.) Jateko gaitasuna. Capacidad para comer. En frases exclamativas, apetito voraz. Anai guztiak die entrama onekuak./ Mekauen, orrek jaukak entramia! Ni beti izan naiz entrama gutxikua.
"Apetito" eta "entrama" ez dira guztiz sinonimoak. "Ahora no tengo apetito", oiñ eztaukat jateko gogoik, litzateke. 2. entrama, entramía. (c). izena. Zerraren aginak ez doaz ilara zuzen bakarrean; ezker-eskuin daude okertuak txandaka, eta sortzen diren bi ilaren arteko tarteari deitzen zaio entrama. Entrame, dícese de la distancia, del canal formado en el filo de la sierra por las dos lineas de dientes, al estar estos alternativamente desviados a cada lado. Mekauen, zerra onek jaukak entrama zarra./ Zerriak entrama estugixa dauka ta orregaittik eztabill ondo./ Ba entramia esaten dot, zerria bera ifini biadau aiñak puxkat zabalduta. Bere neurrixa ipini biar, bestela danak bardin-bardin badare, juan ezindda eongo da, ta puxka-puxkat ola bie dau biurtu. Sebas.