Hiztegia
enkófrau, enkofráua. (b). izena. Porlana bota aurretik egiten den egurrezko kaxa. Hartara porlana gogortzen denean kaxari eman diogun forma hartuko du. Encofrado.
enkolau. (a). aditza. Kola eman. Encolar Armazoia ifintzen da enkolauta; gero ia kolokau eitten da, bisagriakin markuan; lenengo markua ipini bia da. Sebas.
enpaiñuz. (c). adberbioa. (Antzuola) Nahita, apropos. Enpaiñuz galdu zaban partidua. Sin. gureta, náitta, aprópos.
énpalme, énpalmia. (b). izena. ÉNPLAME. Empalme. De cables de luz, generalmente. Enplamia gaizki eindda dago itxuria.
enpanélau, enpaneláua. (b). izena. Paretei metro beteko altueran, gutxi gorabehera, ipintzen zaien egurrezko babesa. Empanelado. Enpanelauak ixaten die batzuk metro bete alturakuak, beste batzuk bi metro alturakuak, eta euren dibujuakin, euren panal diferentiakin. Juantxo.
enpárau, enpárauak. (d). (Eibar) Gainerakoak, osterantzekoak. Bizirik urten ezkero, diruak eta enparauak ez detsa ardura. (Etxba Eib)
enpátxo, -u, enpatxúa. (b). izena. Estreñimiento. También empacho. Enpatxuakin nabill; enaiz librau aste osuan./ Bi kilo intxaur jan da kriston enpatxua arrapau zeban.
énpeño, énpeñua. (b). izena. ÉNPAÑU. Empeño. Eztakitt ze eingo daben, baiña enpeñua badauka beintzet./ Eztau bape enpeñuik jartzen.
Lehengo zaharrek enpañu esaten zuten. Gaur Joane-Markik egundoko enpañua zeukan Elgoibarko ferixara joateko
énplasto, énplastua. (c). izena. Landare xehetuz, irinez, etab. egiten den txaplata, gaitzak sendatzeko gorputzean ezartzen dena. Cataplasma. Aza orrixekin einddako enplastua jartzen dot sorbaldan da mesede eitten dost.
énplastu bédar, énplastu bedárra. (c). izena. . Gure informanteek ez datoz bat izen honen esanahiarekin. Badirudi, batzuen ustez, enplastutarako erabiltzen diren belar guztiei esan dakiekeela. Beste batzuen iritziz, berbena bedarra da, eta bada berbena ez den beste belar bat dela dioenik ere, haundituak jaisteko, zauri txarrak ixteko eta pasmoa botarazteko erabiltzen den bat. Honela prestatzen omen da enplastua: tazakada bat oliotan frijitu, bi basokada olio beltz bota, eta irakin eragin; gainetik eralgi gabeko irina nahastu, edo honen faltan, ogi irina edo zaia. Azkenik, pattar tanta batzuk bota, eta beroa dagoen bitartean komeni den tokian ezarri. Ik. bérbena.
enplíau. 1. enpliau. (b). da-du aditza. Emplear(se), dar empleo. Ogei milla langille enpliatzeittu uezaba orrek.
2. enpliau, enpliáua. (b). izena. Empleado. Kajaorrosko enpliaua da.
entañadera, entañaderak. (d). izena. (Eibar) Pieza txikiak oratzeko erabiltzen dan esku-dornua. Entenalla. "Tornillo de mano. Entañaderak emoirazuz apur baten, torlojo-buru au biribiltzeko.
entendídu. 1. entendidu. (a). du-zaio aditza. Ulertu. Entender. Eztotsut entenditzen ze esan nai dozun. Oso adinekoek NOR-NORI ere bai. Oiñ au euskara batua ero ta, ta guri euskera batua ta ba ia etxaku entenditzen. Aniz. 2. entendidu. (d). du-zaio aditza. Gai batez jakin. Entender de algo, ser entendido en algo. Orrek deporte asuntuan asko entenditzen dau.
Adinekoek NOR-NORI moduan ere bai, gezurra badirudi ere.
Orri politikian gañian asko entenditzen jako./ Ze, neska asuntuan iri be entenditzen jak, ala? Azkuek «verbos de pasión» deitu zien; gure herrian jokaera berdina dute pentsau, amorratu, asarretu eta abarrek. 3. entendidu, entendidúa. (b). adjektiboa. Entendido en la materia. Luis oso entendidua da politika asuntuan.
éntenga, éntengia. (b). izena. Ultze luze eta lodia. Clavo largo y grueso. Aldamiñua josteko entengak erosizu.