Hiztegia
entañadera, entañaderak. (d). izena. (Eibar) Pieza txikiak oratzeko erabiltzen dan esku-dornua. Entenalla. "Tornillo de mano. Entañaderak emoirazuz apur baten, torlojo-buru au biribiltzeko.
entendídu. 1. entendidu. (a). du-zaio aditza. Ulertu. Entender. Eztotsut entenditzen ze esan nai dozun. Oso adinekoek NOR-NORI ere bai. Oiñ au euskara batua ero ta, ta guri euskera batua ta ba ia etxaku entenditzen. Aniz. 2. entendidu. (d). du-zaio aditza. Gai batez jakin. Entender de algo, ser entendido en algo. Orrek deporte asuntuan asko entenditzen dau.
Adinekoek NOR-NORI moduan ere bai, gezurra badirudi ere.
Orri politikian gañian asko entenditzen jako./ Ze, neska asuntuan iri be entenditzen jak, ala? Azkuek «verbos de pasión» deitu zien; gure herrian jokaera berdina dute pentsau, amorratu, asarretu eta abarrek. 3. entendidu, entendidúa. (b). adjektiboa. Entendido en la materia. Luis oso entendidua da politika asuntuan.
éntenga, éntengia. (b). izena. Ultze luze eta lodia. Clavo largo y grueso. Aldamiñua josteko entengak erosizu.
entérau. 1. enterau. (a). da aditza. Enterarse. Enterauta ago biar juntia dagona? 2. enterau, enteráua. (b). adjektiboa. Entendidua, aditua. Bien informado. Ez pentsau e, aura basarrittarra izateko oso enteraua da.
Askotan "enteradillo", "sabiondillo". Eztok ezautzen? Jakintsu usteko enterau bat.
entérrau. (a). du aditza. Lurperatu. Enterrar Donostian bertan enterrau i dabe./ Tesorua lurpian enterrauta zeuan.
Sin. lúrra emon.
entiérru-bázkai, entiérru-bázkaixa. (c). izena. Hiletetara zetozen kanpoko senitartekoei ematen zitzaien bazkaria. Entierru-bazkaixa. Azkenerako epel-epel eiñ, bata kantuan igual, bertsotan igual. Ben.
entiérru -o, entierrúa. (a). izena. ENTIÁRRU, INTIÁRRU, INTIÉRRU, ENTERRAIXO (LEIN.). Entierro. Entierrua zazpiretan, San Pedron.
Primerako, segundako eta terzerako entierruak egiten ziren, hildakoaren mailaren arabera. entierru zibill, entierru zibilla. (c). izena. Sinesgabeek elizaz kanpo egiten duten hileta. Entierru zibillak eitten die oinddio Eibarren.
entierru zibilla eiñ. (d). esapidea. Norbait helduta edo arrastaka eraman, mozkortuta-edo dagoelako. Bart atxurra arrapau juan kerten eta guztikoa. Azkenian entierru zibilla ein jotsen.