Hiztegia
éngrudo, éngrudua. (c). izena. Ura eta irina nahastuz egiten den pegamentua. Engrudo. Aintziñan fubolisten kromuak ura ta irinez pegatzen giñuzen —engrudua esaten jakon— da aaittik bein baiño geixaotan jaten zoskuen xaguak.
enkanttau, enkanttaua. (c). adjektiboa. Persona creída, satisfecha de sí misma. Sin. satisfetxo Sin. satísfetxo.
enkátxau, enkatxáua. (d). izena. Errekarriz edo beste harri kurioso batzuez eginiko zolua. Encachado, suelo empedrado de cantos rodados u otras piedras alineadas con precisión Santamaiña ostian enkatxaua dago iri-probetarako./ Aundiki-etxetako ataixetan be enkatxaua egoten da.
enkófrau, enkofráua. (b). izena. Porlana bota aurretik egiten den egurrezko kaxa. Hartara porlana gogortzen denean kaxari eman diogun forma hartuko du. Encofrado.
enkolau. (a). aditza. Kola eman. Encolar Armazoia ifintzen da enkolauta; gero ia kolokau eitten da, bisagriakin markuan; lenengo markua ipini bia da. Sebas.
enpaiñuz. (c). adberbioa. (Antzuola) Nahita, apropos. Enpaiñuz galdu zaban partidua. Sin. gureta, náitta, aprópos.
énpalme, énpalmia. (b). izena. ÉNPLAME. Empalme. De cables de luz, generalmente. Enplamia gaizki eindda dago itxuria.
enpanélau, enpaneláua. (b). izena. Paretei metro beteko altueran, gutxi gorabehera, ipintzen zaien egurrezko babesa. Empanelado. Enpanelauak ixaten die batzuk metro bete alturakuak, beste batzuk bi metro alturakuak, eta euren dibujuakin, euren panal diferentiakin. Juantxo.
enpárau, enpárauak. (d). (Eibar) Gainerakoak, osterantzekoak. Bizirik urten ezkero, diruak eta enparauak ez detsa ardura. (Etxba Eib)
enpátxo, -u, enpatxúa. (b). izena. Estreñimiento. También empacho. Enpatxuakin nabill; enaiz librau aste osuan./ Bi kilo intxaur jan da kriston enpatxua arrapau zeban.
énpeño, énpeñua. (b). izena. ÉNPAÑU. Empeño. Eztakitt ze eingo daben, baiña enpeñua badauka beintzet./ Eztau bape enpeñuik jartzen.
Lehengo zaharrek enpañu esaten zuten. Gaur Joane-Markik egundoko enpañua zeukan Elgoibarko ferixara joateko