Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ene!. (b). interjekzioa. Interjección que denota extrañeza, susto, etc. Gogoeta tristeak, oroitzapen mingotsak eta horrelakoak adierazten direnean, azkenean du azentua, eta hiru aldiz ere errepika daiteke: Ené, ené, ené! Ezidazu akordau be eraiñ./ Eneee, zenbat sufridutakua dan andra ori./ Urrengo egunian baldauta. Zelako ostikarak eta, zertzuk artu giñuzen guk. Eneee! Cel. éne ba!. (b). interjekzioa. Ene bada!  Harridura espresioa. Ene eta ene baren artean ez dugu ikusten diferetzia nabarmenik. Agian ikusitako edo gogoratutako zerbait denean eragilea, ene soilik esateko joera dago, eta entzundako zerbait —entzun berria— denean, ene ba.
eneban esango. (c). Ez nuen pentsatuko. Atzoko girua ikusitta, eneban esango.
énero, énerua. (a). izena. Urtarrila.   Enero Sin. ilbeltz.
engáiñau. (a). du aditza. Engañar.
engáiñu, engaiñúa. (b). izena. Engaño. Politikuak engaiñua ugari eta egi gutxi.
éngrudo, éngrudua. (c). izena. Ura eta irina nahastuz egiten den pegamentua.   Engrudo. Aintziñan fubolisten kromuak ura ta irinez pegatzen giñuzen —engrudua esaten jakon— da aaittik bein baiño geixaotan jaten zoskuen xaguak.
enjeneral. ENJENERALMENTE. Ik. jeneralían.
enkanttau, enkanttaua. (c). adjektiboa. Persona creída, satisfecha de sí misma. Sin. satisfetxo Sin. satísfetxo.
enkátxau, enkatxáua. (d). izena. Errekarriz edo beste harri kurioso batzuez eginiko zolua.   Encachado, suelo empedrado de cantos rodados u otras piedras alineadas con precisión Santamaiña ostian enkatxaua dago iri-probetarako./ Aundiki-etxetako ataixetan be enkatxaua egoten da.
enkófrau, enkofráua. (b). izena. Porlana bota aurretik egiten den egurrezko kaxa. Hartara porlana gogortzen denean kaxari eman diogun forma hartuko du.   Encofrado.
enkolau. (a). aditza. Kola eman.   Encolar Armazoia ifintzen da enkolauta; gero ia kolokau eitten da, bisagriakin markuan; lenengo markua ipini bia da. Sebas.