Hiztegia
eltxaiorkerixa, eltxaiorkerixia. (d). izena. (Angiozar) Azpikeria, tema. Juan egin bier jonat, eltxaiorkerixetan ibili barik.
éltxar, eltxárra. (d). izena. Okela ustelarazten duen euli handiaren arrautza. Huevo de moscón que hace pudrir la carne. Euli aundixak ipintzeittuan arrautzak die eltxarrak; okeliai arrak eitte jako. Klem./ Eltxarra e, arra eitte jakonian zeozei; eltxarra eindda dao. Aragixai eulixak pikau ta. Don. Sagarrari, babari eta gariari ere egiten omen zaio eltxarra. Ori garixai eltxarra eittia esate jako. Berotu dalako ero... zaartutakuan da. Don. Baban momorro gehiago esaten omen da. Momorrua eittia, baban zela aundixao ikusten dan, momorrua esan be eitten da. Don. Koko ere bai. Babianai kokua be esate ako. Don. Ik. euliáundi.
éltxo, eltxúa. (b). izena. Iluntze sargorietan multzo handitan ibiltzen den eulitxo txikia. Mosquito que vuela en grandes bandadas en los anocheceres calurosos Bizikeletan nentorrela eltxua sartu jat begixan.
emakúme, emakumía. (a). izena. De sexo femenino, mujer. Emakumia geixao i dago gizonezkua baiño.
Sin. andrakúme, andrázko. Ant. gizakúme, gizonézko. Emakumiak bere edertasuna jantzitta dauka. esaera. "Emakumea berez da polita, ez du ezer behar ederra egoteko." (Lar Antz)
emakumien gaitz, emakumien gaitza. (d). izena. EMAKUMIEN ZERA. Sífilis. Emakumien gaitza arrapau juan Bilbon ero, eta bere burua il juan. Klem. Sin. gizonen gaitz, sífilis.
éme. 1. eme, emía. (a). adjektiboa. Hembra. Ant. ar. 2. eme, emía. (d). adjektiboa. Emakume itxurako gizonez esan ohi da. Se dice de los hombres de modales femeninos. Gizon argixa da, eme samarra izatia eze.
eme-eme berba eiñ. (c). Oso leun hitz egin. Leunkeriaz, askotan Arek eme-eme berba eingosk, baiña gero berak nai dabena eingo jok. 3. eme, emia. (Eibar) "Herramienta hembra. Hainbat gauzatan, pieza batek beste bat bere barruan hartzeko zulua edo eregiunia daben piezia, esate baterako trokel emia." (SB Eibetno)