Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
elejídu
elórrarantza beltz
elórrarantza beltz, elórrarantza beltza. (c). izena. . ELÓRRANTZA BELTZ, ARAN BELTZ. Prunus spinosa. Elorri beltza.   Espino negro. Okan tximilloak (aranak, patxarana egiteko erabili ohi direnak) ematen dituen sastraka eztakatsua. Ikus ondorengo esaera. Sin. arantza beltz.(?) Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago. (d). esaera. Artoa noiz erein behar duen gogora ekartzen duen esaera. Oharra: lan hau amaitzear dagoelarik, lagun batek diost arantza beltzak ez duela fruiturik ematen. Arantza beltzaren landarea, eta aranak ematen dituena, bi direla, nahiz eta itxuraz antzekoak. (?). Ik. okán txímillo.
elórrarantza zuri, elórrarantza zuríxa. (c). izena. . ELORRANTZA ZURI. Crataegus monogyna. Elorri zuria.   Espino albar. ELORRANTZA ZURI esaten da gehiago. ELORRANTZA soilik esaten denean ere landare hau ulertzen da. Batzuek ARANTZA soilik ere bai. Gure basoetan ugaria den sastraka, inoiz zuhaixka dezentea izatera iristen dena. Oso eztakatsua da eta jangarriak ez diren fruitu gorriak ematen ditu. Bertan mizpira eta madari landareak txerta daitezke.
Elorrixo. (a). Durangaldeko herria. Ik. Ittúrri Nausíxa. elorrixo ikusi. (c). esapidea. (Oñati) ELORRIXO JUAN BARIK IKUSI. Gorriak ikusi. "Elorrixo ikusita naok ni: vió negras.
eltxaior, eltxaiorra. (d). adjektiboa. (Angiozar) Temosoa. Frankoa edo noblea ez dena. Zela izan leike personia ain eltxaiorra!
eltxaiorkerixa, eltxaiorkerixia. (d). izena. (Angiozar) Azpikeria, tema. Juan egin bier jonat, eltxaiorkerixetan ibili barik.
éltxar, eltxárra. (d). izena. Okela ustelarazten duen euli handiaren arrautza.   Huevo de moscón que hace pudrir la carne. Euli aundixak ipintzeittuan arrautzak die eltxarrak; okeliai arrak eitte jako. Klem./ Eltxarra e, arra eitte jakonian zeozei; eltxarra eindda dao. Aragixai eulixak pikau ta. Don. Sagarrari, babari eta gariari ere egiten omen zaio eltxarra. Ori garixai eltxarra eittia esate jako. Berotu dalako ero... zaartutakuan da. Don. Baban momorro gehiago esaten omen da. Momorrua eittia, baban zela aundixao ikusten dan, momorrua esan be eitten da. Don. Koko ere bai. Babianai kokua be esate ako. Don. Ik. euliáundi.
éltxo, eltxúa. (b). izena. Iluntze sargorietan multzo handitan ibiltzen den eulitxo txikia.   Mosquito que vuela en grandes bandadas en los anocheceres calurosos Bizikeletan nentorrela eltxua sartu jat begixan.