Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
egúrtza
ekubilkára
© Gorka Ortega
ekubilkára, ekubilkaría. (b). izena. IKUBILKÁRA. Ukabilkada.   Puñetazo. Ekubilkaria emon zostan tripapian.
ekúbill, ekubílla. (a). izena. IKÚBILL. Ukabila.   Puño. Ik atzo zetan erakutsi ostan neri ekubilla?
ekúlondo, ekúlondua. (a). izena. UKÓLONDO, UKONDO (ANG.). Codo. Ekulondoko miñez nago atzotik. ekúlonduai mun émon ézindda. (d). esapidea. Ezin ailegaturik, diruz, batez ere.   Sin poder besar el codo, literalmente. Se dice de quien no le alcanza el dinero. Dirua gutxi daukanak eta: ekulunduai mun emun ezindda; diru gutxin zera zuan ori. Klem.
elástiko, elástikua. (c). izena. Ik. barrúko elástiko.
elatz. izena. Ik. gelatz.
eláu, eláua. (a). izena. ELADU. Helado. Soterak ELAD Orduan eladuak etzeban ainbeste zer. Kafia, kafia artzera.
© Jaione Isazelaia
eláuntz, eláuntza. (b). izena. . Laurus nobilis. Ereinotza.   Laurel Baserri ondotan egon ohi den zuhaitz ezaguna. Kurutzegi sortan ipintzen da erremeroarekin batera. Janari gustua emateko ere erabiltzen dira orriak, baina Gaztela aldean gehiago hemen baino. Ik. erremu.
elbárri, elbarríxa. (d). izena. Inválido. Ik. elbarríttu.
elbarríttu. 1. elbarrittu. (c). da aditza. Volverse inválido. 2. elbarrittu, elbarrittúa. (c). izena. Inválido. Elbarrixa esaten da eriduta erida batetik, ankia moztuta geldittu dana, elbarrittuak dia e zeoze falta dabenak: beso bat ero, anka bat ero, orrek pa elbarrittuta. Don. Normalean inbalido edo paralitiko hitzak entzun ohi dira. Elbarri, elbarrittu eta elbarrittuta ere bai noiz edo noiz adinekoei.
éldu. 1. eldu. (a). da aditza. Madurar. Oinddio eztare sagarrak elduta. 2. eldu, eldúa. (b). adjektiboa. Maduro, -a. Elduak eta gordiñak, danak jan giñuzen. Ant. berde. Ik. gordíñ. 3. eldu. (a). dio aditza. Agarrar, asir. Besotik eldu ta egundoko erretolikia bota zostan./ Belarrittik eltzen botsut ikusikozu. Sin. ebátu, obátu. 4. eldu. (c). dio aditza. Txertoa gaiztotu.   Infectarse una vacuna. Bakuniak eldu zotsan da gorrixak ikusi zittuan. BAKUNIAK ELDU, alegia. bakuniak eldu. Bakuniak eldu. 5. eldu. (c). dio aditza. Txakurrak aginka egin.   Morder el perro. Kontuz txakurrakin eldu eitten dau ta./ Leenguan zuen txakurrak eldu zostan./ Kask beekuai! ero eldu goikuai! Don. Sin. áinka eiñ. Ik. kask. 6. eldu. (c). dio aditza. Erleak, sugeak, etab. pikatu, zaztatu. Erliak eldu dost. Sin. pikáu.