Hiztegia
edur-lápatx, edur-lapátxa. (d). izena. (Oñati) EDUR-LAPRATX. Lurra ia estaltzen ez duen edur kixia. Edur-lapatxa dago, irin-kapa baten moduan./ Edur pixkiña dauanian esaten da: edur-lapatxa egin xok. (Izag Oñ). Ik. txirkora.
edúr-pélota, edúr-pélotia. (b). izena. Bola de nieve para ser lanzada. Edur-pelotiakin mosuan jo ta antiajuak xeetu doste. Ik. edúr-bóla. edúr-pélotaka.. (b). adberbioa. Elkarri edur-pelotak botatzen. Edur-pelotaka ibilli ga neskak mutillen kontra.
edúr-pélotaka.. (b). adberbioa. Elkarri edur-pelotak botatzen. Edur-pelotaka ibilli ga neskak mutillen kontra.
edúr-bóla, edúr-bólia. (b). izena. Aldapan behera bueltak eraginez egiten den bola handia. Bola grande de nieve. Zelai guenetik barreneraino kriston edur-bolia ein giñuan lauren artian.
Ik. edúr-pélota.
edur-bústi. 1. edur-busti, edur-bustíxa. (b). izena. Edur-ura. Aguanieve. Sin. edúr-ur. 2. edur-busti, edur-bustíxa. (b). izena. Urtzen ari den elurra. Nieve húmeda Edur-bustixa txarra da ibiltzeko.
edur-kísi, edur-kisíxa. (d). izena. Elurra oso gutxi eta xehea ari denekoa. Atzo etxerakuan edur-kisixa zan. Ik. kisí bat.
edur-malúta, edur-malutía. (b). izena. Edur-mataza. Copo de nieve. Txapelan lakotxe edur-malutak jausten zien gaur goizian.
Sin. edur-matáza, maluta, mataza.
edur-píkor, edur-pikórra. (d). izena. Edur-ale borobil eta lehorra. Nieve granulada. Erregen egunian edur-pikorra egin zeban, siku-sikua./ Lenengo edur-pikorra jardun zeban eta gero txapelan lakotxe matazak.
edúrramill, edúrramilla. (d). izena. (Oñati) Edur-bola handia. "Edurramilla eiñ: hacer la bola (grande) de nieve. Ik. amill.
édurte, édurtia. (b). izena. Edurra zuri dagoen aldia. Temporada más o menos larga de nieve. Amabost eguneko edurtia ein zeban eneruan./ Azkenengo edurtian apurtu zuan arbola ori. Ik. áizete, éuritte, ízozte, síkute.
édurtza, édurtzia. (c). izena. Edur handia. Nieve en abundancia, lugar con mucha nieve. Gorlan izan gaittun; an jaon edurtzia.
edur-úrte, edur-urtía. (c). izena. Año de nieves. Edur-urte aundixa izan zan iezkua.
Edur urte, gari urte. esaera. IXKUR-URTE, EDUR-URTE. Ixkur-urte, edur-urte. (c). esaera. EDUR URTE, GARI URTE.
edurzúlo, edurzulúa. (d). izena. EDURTEGI. XVII-XIX mendeetan elurra gordetzeko leku altuetan egiten ziren harrizko tegiak. Izotza medikuntzarako eta edari freskagarritarako erabiltzen zen, batik bat. Depósito hecho de piedra que se construía entre los siglos XVI-XIX para conservar la nieve que luego se utilizaba sobre todo para refrescos y usos médicos. Elusun zan Bergako edurzulua./ Gisasolakuak zittuen edurteixak Ixu gaiñian. (Etxba Eib)
Plazentziako baserririk altuenetarikoa da «Edurdungua», eta Elosuko Labeaga-ri (Labia) «Nebera» deitzen zaio. Ahozko erreferentzietan nebera jaso dugu ia bakarrik. Sin. nébera.