Hiztegia
edur, edúrra. (a). izena. Elurra. Nieve.
edur-denpora, edur-denporia. izena. Elurra dagoen sasoia. Neberia izete zan zulo aundi bat, txabola bat, edur-denporan edur-bolak sartze zien barruen. Paul.
edurra eiñ. (a). aditza. Nevar. Aspaldixan eztau edurrik eiñ.
edurra jardun. (b). aditza. Nevar. Edurra diardu. edúrra zúri. (b). Elurra zurituta. Gaur goizian edurra zuri zeuan. edurra zurittu. (b). du aditza. Cuajar la nieve. Aurten oinddio eztau edurra zurittu.
edurrak eiñ. (c). aditza. Nevar. Edurrak eitte zittuen ikusgarrixak, oin larogei urte inguru nabil esaten, e. Paul.
edurrak jo. aditza. Elurra egin. Ni eindda nao e, baten edurrak joban, goizian eo gabian, da txendorrak sutzia nai, tta goizeako kanpuan edurra. Jose.
edur-lápatx, edur-lapátxa. (d). izena. (Oñati) EDUR-LAPRATX. Lurra ia estaltzen ez duen edur kixia. Edur-lapatxa dago, irin-kapa baten moduan./ Edur pixkiña dauanian esaten da: edur-lapatxa egin xok. (Izag Oñ). Ik. txirkora.
edúr-pélota, edúr-pélotia. (b). izena. Bola de nieve para ser lanzada. Edur-pelotiakin mosuan jo ta antiajuak xeetu doste. Ik. edúr-bóla. edúr-pélotaka.. (b). adberbioa. Elkarri edur-pelotak botatzen. Edur-pelotaka ibilli ga neskak mutillen kontra.
edúr-pélotaka.. (b). adberbioa. Elkarri edur-pelotak botatzen. Edur-pelotaka ibilli ga neskak mutillen kontra.
edúr-bóla, edúr-bólia. (b). izena. Aldapan behera bueltak eraginez egiten den bola handia. Bola grande de nieve. Zelai guenetik barreneraino kriston edur-bolia ein giñuan lauren artian.
Ik. edúr-pélota.