Hiztegia
edergárri, edergárrixa. (d). izena. Apaingarria, apainduria. Adorno, alhaja. Emakume batzuk edergarri zaliak die. Oso adinekoek bakarrik.
ederra sakatu. (c). esapidea. Engañar, tomar el pelo, timar.
Ederra sakatu zoskuen Portugalen wiskixakin./ Ederra sakatu dotsue kotxiakin.
ederráldi, ederraldíxa. (c). izena. Zerbait edo norbait ederra dagoeneko aldia. Patatiak udaberrixan euki zeban ederraldi bat, baiña laster arrapau zeban gorriñak.
edertásun, edertasúna. (b). izena. Hermosura, belleza. Edertasuna ezta naikua, burua be bia da./ Tomate saillian izan naiz eta aura da edertasuna: bakoitzak ogeiña ale izangoittu.
Bigarren esaldian aura da ermosuria ere entzun daiteke. Ik. ermosúra.
edérto. (b). adberbioa. EDÁRTO. Ederki. Muy bien. Ederto bizi aiz i. Mendebal aldera gehiago. Sin. edérki.
edértu. (b). da-du aditza. Eder bihurtu. Embellecer(se). Aspaldixan edertu ein dda./ Etxe aurria edertu dabe.