Hiztegia
éde, edía. (d). izena. ÉRA, ÉRE. Uztarriaren larruzko uhala. Correa del yugo Bultza eixok beixai, edia ankiakin zapalduta jaukak eta.
Bitxia da aldaerek azentua leku desberdinean izatea: edía, éria. Ik. burtéra, -e, uel. eria baiño zaillago. (c). esapidea. (Oñati) Hedea baino zailagoa. "Más duro, curtido (persona) que la correa del yugo." (Izag Oñ)
éder. 1. eder, edérra. (a). adjektiboa. EDAR. Hermoso, -a. Mutill ederra zan.
EDAR ere bai, eta agian gehiago. Eratorriak ere bietara, guk gehienak eder-ekin jarri baditugu ere. Bada EARRA esaten duenik ere. edérra sakátu. (b). esapidea. EDERRA SARTU. Ziria sartu. Engañar, meter gato por liebre. Ederra sakatu zotsen ari be: sekulako gangia ein zebalakuan akziñuak merke erositta, ta gero bape balio ez.
ederra(k) artu. (b). esapidea. Recibir (un) golpe(s). Ondarruatik ederrak artuta etorri i da arroputz ori./ Ederra artu neban bizikletatik jausitta.
ederra(k) eiñ. esapidea. Hacer (una) faena(s). Ederra ein zostazun atzo: nere antiajuak poltsan eruan.
ederra(k) emon. (b). esapidea. Dar (un) golpe(s). Realekuei ederrak emon zotsen atzo.
2. eder, éderra. izen propioa. (Eibar) "Txispabako eskupetia" (SB Eibetno). Azen.: éder.
edergárri, edergárrixa. (d). izena. Apaingarria, apainduria. Adorno, alhaja. Emakume batzuk edergarri zaliak die. Oso adinekoek bakarrik.
ederra sakatu. (c). esapidea. Engañar, tomar el pelo, timar.
Ederra sakatu zoskuen Portugalen wiskixakin./ Ederra sakatu dotsue kotxiakin.