Hiztegia
ebági. aditza. EBÁI. Aditza denean EBÁI entzun ohi da ia beti, baina izena denean EBÁGI zein EBÁI, biak esan ohi dira. 1. ebági. (a). du aditza. EBÁI. Ebaki. Cortar. Karnazero barrixak oso ondo mozten dau okelia.
Uberan, infinitiboa berdina den arren, ebaten, ebatera esaten da. Ik. ébate, móztu. 2. ebagi, ebagíxa. (a). izena. Cortada, incisión. Kutxilluakin ebagixa ein ddot bietzian.
3. ebági. (c). du aditza. EBÁI. Cortar, rasear la pelota. Sin. kortáu, moztu.
ebági bédar, ebági bedárra. (c). izena. . Chelidonium majus. Árnica, celidonia. Ebakiak eta osatzeko erabiltzen den belarra. Sin. árnika bédar, pínpiño bédar.
ebagitzáille, ebagitzaillía. (c). izena. EBAITZEÁILLE. Ebakitzen duena; adibidean EBAITZEÁILLE, -ía. Garilotzia esate jako orri. Ebaitzeailliak eta lotzeailliak (sic) izeten die. Don. Ik. garílotze.
ebanjelíxo, ebanjelixúa. (b). izena. Evangelio. Ebanjelixua baiño luziauak izaten die aren erretolikak.
Inoiz entzuten da konparazio hau.
ébate, ébatia. (a). (Ubera) Ebagi (edo agian eban arkaikoa) aditzaren nominalizazioa Uberan. Laster datoz gari-ebatiak./ Guraiza onek eztabe ebateik nai.
Ik. ebági.
ebátu. (a). du aditza. OBÁTU, OGÁTU, ORÁTU. Oratu, heldu. Agarrar, asir. Ebatu zostan belarrittik eta ixixa etara ein zostan. Sin. eldu.
edáde, edadía. (a). izena. EDARE. Adina. Edad Ze edade dauka? Adinekoek EDARE ere bai. beiñ edade batera ezkero. (b). esapidea. Adin batera helduta gero. edáde aundíxa éuki. (c). esapidea. Urte asko izan. Guk edade aundixa daukau bai, eta obe dou etxian egotia./ Eibarren bizi don Antoni. Bai, onezkero edade aundixa jaukan ba. Hil.
edade maior, edade maiórra. (d). aditza. Mayoria de edad. Edade maiorrerera aillegatzen zanian nai dozuna eingozu.
Ik. máior. edadían áurrera joan. (b). esapidea. Urtetan aurrera joan. Zu be oiñezkero edadian aurrera zoiaz.