Hiztegia
dontsa. DONTZA. 1. dontsa, dontsía. (d). adjektiboa. Txarrerako, gaiztokeriarako joera duena. Gure tia Margari dontsia zuan. Dana txarrerako jaukan. Klem.
Emakumeez erabilia. 2. dontsa, dontsia. (d). adjektiboa. "Pesada, pelma. Emakumezkoengatik esaten da. Gauza bati buruz jardun eta jardun egiten duen emakume aspergarria. Dontzia da gero gauzia, beti kontu berdiñak esaten!
dóntsu, dontsúa. (c). adjektiboa. El/la dichoso, -a. Se usa sobre todo cuando uno está molesto de tanto oir hablar de un tema. Bariante dontsuoi be etzan bela akabatzekua./ Roldan dontsu orrek emun dau makiña bat zeresan.
Beti zentzu peioratiboa. Sin. zoríoneko.
dórnu. 1. dornu, dornúa. (d). izena. Aleei (baba, gari, arto...) hautsa kentzeko erabiltzen den burdinazko tramankulu handia. Manibelari eraginez funtzionatzen du. Aventadora mecánica. Dornua nere akorduan etorri zan Laudatzera. Lenao galbae aundixak izate zien, “artza” esate otxen, alanbrezko zea aundi batzuk. Aniz. Angiozarren zen dornu-fabrika. Angiozarren zuan fabrikia orrena. Amendik Arabaa-ta Burgosera-ta saltzen zuan. Industria inportantia izen zuan Angiozar dornuak eitten. «Dornugilliana», oinddio be... «Dornugillianekua» esate akuan familixiai. Don.
2. dornu, dornúa. (d). izena. TORNO, -U. Haria egiteko makina, goruetako makina. Egurrezkoak edo burdinazkoak izaten ziren. Torno, rueca mecánica. —Narbaiza Azpikuan nik ezautu nebana zan burdiñazkua, egurrezkua lenao, eta esate zaban Juana Joxepa zanak askoz obia zala egurrezkua, eta uste dot erre ein jakuela; arek su artu sukaldian ero eztakit zer, da erre ein jakuen, da gero burdiñazkua, da kriston aldia zeuala esaten zeban. —Orren izena? —Tornua, tornua, ta beste batzuk, lania eitteko makiñia. Hil.
Sin. gorúetako mákina. 3. dornu, dornua. izena. (Eibar) "Tornillo de banco. Laneko bankuari edo mahaixari oratuta, esku-biharretarako, limarixak edo ajustadoriak pieziari oratzeko darabixen erreminttia." (SB Eibetno)
dóte, dotía. (b). izena. Ezkonsaria. La dote matrimonial. Amar milla duroko dotia emon zotsan alaba zarrenai.
Sin. ezkonsári.
dotóre. 1. dotóre, dotoría. (a). adjektiboa. Elegante. Traje dotore batekin etorri zan./ Gizon dotoria da.
Ik. ápaiñ, txúkun. 2. dotóre. (a). adberbioa. Elegante. Dotore jantzitta etorri da.
Sin. apaiñ, txukun. Ant. arrazóizko. . esaera. (Antzuola) (Lar Antz). Galderaren erantzun umoretsua. 3. dotóre. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Ederki. Dotore asko ibilli giñan Ibizan.
dotoretásun, dotoretasúna. (c). izena. Elegancia, belleza. Bilbok eztauka Donostian dotoretasun aura./ Dotoretasuna eztago bakarrik erropan.
Sin. dotoreríxa.
dotorétu. (b). da-du aditza. Dotore jarri. Adornar(se), poner(se) elegante. Ezkondu danetik dotoretuta ikusten da.
dótriña, dótriñia. (b). izena. Catecismo, catequesis. Dotriñia buruz jakin biar izaten zan./ Don Manuel. Dotriñia preguntau saltanduan. Ez ekin e, da saillian, e. Da! oiñ lelengua, oiñ erdikua, oiñ atzenekua. Hil.
dótriñia euki. (c). esapidea. Maldizioka jardun. Azelakotxe dotriñia zeuken pelotarixak: ango maldiziñua, ango ostia-soiñua... Sin. errosaixua euki.
dozénerdi, dozénerdixa. (a). zenbatzailea. Media dozena. Dozenerdi bat perretxiku bakarrik topau dot./ Ogei duro balioittu dozenerdixak.
dra-dra-dra. (d). onomatopeia. Onomatopeia, azala kentzearena, adibidez. Trangatzia ba, bittartiakin sartzen zan, da olaxe dra-dra-dra-dra, da kentze jakon azala gaiñekua. Juana.
drága, dragía. (b). izena. Gurdiaren frenoa. Freno de carro. Dragia apurtu ta errekara joan giñan bei ta guzti. Bost edo sei draga-sistema azaldu dizkigu Donatok.
draga-égur, draga-egúrra. (c). izena. Gurdia frenatzen duen egurra. Larakoari eraginez draga-egurra tiratzen da gurpilen kontra. Hots handia ateratzen du.
dráma, drámia. (a). izena. (Eibar) "Drama, ocasión patética. Kinzenia galdu jokuan tabernan eta gaur be dramia dago ziur aren etxian.