Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
dórnu.
© Jaione Isazelaia
1. dornu, dornúa. (d). izena. Aleei (baba, gari, arto...) hautsa kentzeko erabiltzen den burdinazko tramankulu handia. Manibelari eraginez funtzionatzen du.   Aventadora mecánica. Dornua nere akorduan etorri zan Laudatzera. Lenao galbae aundixak izate zien, “artza” esate otxen, alanbrezko zea aundi batzuk. Aniz. Angiozarren zen dornu-fabrika. Angiozarren zuan fabrikia orrena. Amendik Arabaa-ta Burgosera-ta saltzen zuan. Industria inportantia izen zuan Angiozar dornuak eitten. «Dornugilliana», oinddio be... «Dornugillianekua» esate akuan familixiai. Don.
2. dornu, dornúa. (d). izena. TORNO, -U. Haria egiteko makina, goruetako makina. Egurrezkoak edo burdinazkoak izaten ziren.   Torno, rueca mecánica. —Narbaiza Azpikuan nik ezautu nebana zan burdiñazkua, egurrezkua lenao, eta esate zaban Juana Joxepa zanak askoz obia zala egurrezkua, eta uste dot erre ein jakuela; arek su artu sukaldian ero eztakit zer, da erre ein jakuen, da gero burdiñazkua, da kriston aldia zeuala esaten zeban. —Orren izena? —Tornua, tornua, ta beste batzuk, lania eitteko makiñia. Hil. Sin. gorúetako mákina. 3. dornu, dornua. izena. (Eibar) "Tornillo de banco.   Laneko bankuari edo mahaixari oratuta, esku-biharretarako, limarixak edo ajustadoriak pieziari oratzeko darabixen erreminttia." (SB Eibetno)
dornu-ardatz. izena. (Eibar) Eje de tornillo de banco. Sin. dornu-zil.
dornu-maratilla, dornu-maratillia. izena. (Eibar) Manivela de tornillo de banco.
dóte, dotía. (b). izena. Ezkonsaria.   La dote matrimonial. Amar milla duroko dotia emon zotsan alaba zarrenai. Sin. ezkonsári.
dotóre. 1. dotóre, dotoría. (a). adjektiboa. Elegante. Traje dotore batekin etorri zan./ Gizon dotoria da. Ik. ápaiñ, txúkun. 2. dotóre. (a). adberbioa. Elegante. Dotore jantzitta etorri da. Sin. apaiñ, txukun. Ant. arrazóizko. . esaera. (Antzuola) (Lar Antz). Galderaren erantzun umoretsua. 3. dotóre. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Ederki. Dotore asko ibilli giñan Ibizan.