Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
dirubíde
distinzíño
dirubíde, dirubidía. (c). izena. Dirua irabazteko bidea. Orrek dirubidia ikusten badau ezta atzera begira egongo.
dirúdun, dirudúna. (b). izena. Aberatsa.   Rico, -a, adinerado, -a. Andria diruduna artu zeban. Ant. dirútsu.
diru-góse. 1. diru-gose, diru-gosía. (c). izena. Avidez de dinero, codicia. Beste taberna bat zabaldu dabela? Jesus, familixa orrek dauka diru-gosia. 2. diru-gose, diru-gosía. (c). adjektiboa. Diruzalea.   Codicioso, -a. Etxe ortakuak beti izan die diru-gosiak.
dirúketa, dirúketia. (c). izena. Dirutza. Liburuetatik eztau diruketa aundirik etarako. Sin. dírutza.
diru-pápel, diru-papéla. (c). izena. Billete de dinero. Diru-papelak almuada barruan ezkutatzen zittuan.
dirútsu, dirutsúa. (c). adjektiboa. Rico, -a. Gutxi erabilia. Ant. dirúdun.
dirútu. (c). da-du aditza. Aberastu, diruak egin.   Hacer(se) rico. Bixkor dirutzeko esperantzan joan zan Ameriketara./ Familixa guztia dirutu zeban. Ik. díruak eiñ.
dírutza, dírutzia. (c). izena. Diru kopuru handia.   Gran cantidad de dinero. Nere poltsikuak errejistatzen baittuk eztok topauko dirutza aundirik. Sin. dirúketa.
diruzále, diruzalía. (b). adjektiboa. Codicioso, -a. Ezta pertsona txarra baiña diruzale samarra.
diruzalétu. (b). da-du aditza. Aficionar(se) al dinero. Mediku geixenak diruzaletu eitten die.
dísgusto, dísgustua. (a). izena. DÉSGUSTO. Disgusto. Disgustoka il zeban ama./ Eskolara be batzuk gustora joaten dia, beste batzuk desgustora. Enr.
disimúlau. (a). du aditza. Disimular. Azen.: disímulau ere bai
disímulu, -o, disímulua. (a). izena. Disimulo. disímuluan. (a). adberbioa. Con disimulo. Disimuluan atzetik joan eta egundoko sustua emon notsan.
diskusiño, diskusiñua. (a). Discusión. Ik. démanda, ezbai, sesíño.
diskutidu. (a). Discutir.
disoluzíño, disoluziñúa. (c). izena. Pegamento (cola de contacto) para arreglar pinchazos. Disoluziñuai puxkat sikatzen laga bia jako partxia jarri aurretik.
dispárate. 1. dispárate, dispáratia. (a). izena. Disparate. Ezik esan disparateik. 2. dispárate, dispáratia. (c). zenbatzailea. Ugari.   En gran abundancia. Aurten perretxikua disparatia dago./ Lekiak zorrixa disparatia dauka. Beti mugatuan bai bera, bai aurrean daraman izena. Ik. peste, plaga.
dispárau. (a). da-du aditza. Disparar(se). Ik. tirátu.
disponídu. (c). du aditza. Disponer (de dinero, generalmente). Orduan disponidu izan balebe erosi eingo zeben, baina txakurtxikirik ez eta nausixak beste bati saldu zotsan etxia. Klem.
distingídu. 1. distingidu. (b). du aditza. Bereizi.   Distinguir. Gauzak distingitzen jakin bia da. 2. distingidu. (c). da aditza. Nabarmendu.   Distinguirse, sobresalir. Familixa orri beti gustau jako distingitzia. 3. distingidu, -a, distingidúa, -ía. (b). adjektiboa. Berezitasunen batengatik nabarmentzen dena.   Distinguido, -a. Oñati beti izan da erri distingidua. DISTINGIDA ETORRI dio Hilarik inudetzatik zetozen emakumeez jarduterakoan: Gero arek (iñudeak) bi urte eiñ aberats-etxian ala, ta orrek etorte zienian, distingida etorte zien. Bai jantzixan, bai buruko illiak... belarrittakuak pe diferentiak, tertziopelozko jantzixak... Hil.