Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
desónrau
dezente
dezente. DEXENTE. 1. dézente. (a). zenbatzailea. DEXENTE. Bastante(s). Jente dezente etorri da jaialdira./ Perretxiku dezente dago aurten. Izenaren atzean normalean, baina aurretik ere entzuten da, zuzena den ez dakidan arren: Dezente diru batu dou. Bakarrean ere bai: Dezente ikusten da minifaldia. Sekula ere ez adjektiboaz edo adberbioaz: "dezente politta", "dezente urriñ". Horrelakoetan: bastante politta, bastante urriñ, urriñ samar... 2. dézente, dézentia. (b). adjektiboa. Handi samarra.   Bastante grande. Zaparrara dezentia ein ddau./ Mozkor dezentia arrapau giñuan atzo. 3. dézente, dézentia. (b). adjektiboa. Itxurazkoa, on samarra.   Aceptable, decente. Eztaukat erropa formalik, jertse au da dezentiena.
dezidídu. 1. dezididu. (b). du aditza. Erabaki.   Decidir. Sin. erabagi. 2. dezididu, dezididúa. (c). adjektiboa. Ausarta.   Atrevido, -a, decidido, -a. Beti izan da dezididua.
dí-dá!. (c). onomatopeia. "Ziszás, onomatopeya del acto de golpear." (Etxba Eib). Di-da, bi muturreko emon jotsan da lurrera. Ik. da!.
di-di-di. onomatopeia. TI-TI-TI. "Tartamudez; no poder decir algo correctamente.   Esan ezina. Azkenian berba eiñeran be, di-di-di-di urtetzen desta, ezin esan." (SB Eibetno)