Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
deskúidau
déstenple
déstenple, déstenplia. (c). izena. Destemple. Sillan lo artu dot eta eztakitt destenplia ero zer daukaten, baiña enago ondo.
© Anaje Narbaiza
déstera, désteria. (c). izena. ÉSTERA, DESTERARRI. Pedalez mugitzen den zorroztarri borobila.   Rueda de afilar que se impulsa a pedal. Ganbarako desteran zorrozten zien kutxilluak. Ik. zorróztarri, arri.
desterrau. (b). Erbesteratu.   Desterrar
detallau. (b). du aditza. Detallar. Len ori zeuan: lapurrak bai lenengo Bergaran-ero urtebete bat; ondo gauzak detallatzen zienian Santoñara-ero; fuera, e. Errespetua bai, e; oin gutxitxo oixe dago, oin billurrez bizi ga. Hil.
détalle, détallia. (a). izena. Detalle. detalliak artu. (b). aditza. Coger los detalle. Arek detalle danak artukotsu.
dezente. DEXENTE. 1. dézente. (a). zenbatzailea. DEXENTE. Bastante(s). Jente dezente etorri da jaialdira./ Perretxiku dezente dago aurten. Izenaren atzean normalean, baina aurretik ere entzuten da, zuzena den ez dakidan arren: Dezente diru batu dou. Bakarrean ere bai: Dezente ikusten da minifaldia. Sekula ere ez adjektiboaz edo adberbioaz: "dezente politta", "dezente urriñ". Horrelakoetan: bastante politta, bastante urriñ, urriñ samar... 2. dézente, dézentia. (b). adjektiboa. Handi samarra.   Bastante grande. Zaparrara dezentia ein ddau./ Mozkor dezentia arrapau giñuan atzo. 3. dézente, dézentia. (b). adjektiboa. Itxurazkoa, on samarra.   Aceptable, decente. Eztaukat erropa formalik, jertse au da dezentiena.