Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
defuntu
denporáldi
déguellu, déguellua. (d). izena. Taiela, burdina ebakitzeko erreminta.   Tajadera. Sin. tajadera.
dei. 1. dei, déixa. (b). izena. Deia.   Llamada. Atzo jaso neban alabian deixa. Diar eta diar eiñ erabili ohi da normalean Bergaran. Dei eta deittu gero eta gehiago entzuten da, kalean batik bat. Ik. ilddía. 2. dei, déixak. izena. Ezkondeiak. Sin. elízta.
déittu. (a). dio aditza. Llamar. Biar deittuidazu telefonoz. Ik. dei, díar eiñ.
deizkion. (d). Derizkion. Iritzi-ren forma trinko lexikalizatua. Arek eitten ei eban, berak deizkionian, etxerako egurra falta-ero, nun dauan onena, juan illuntzian-ero, iñor mendixan ezebillenian bota. Hil. Adinekoek erabili ohi dute. Ik. iritzi.
déja. 1. déja, déjia. (d). izena. Harrizko zutabe edo hormek dituzten mailak, zurajeko egurrak bertan asenta daitezen. Pillarra da arrizkua, eta arek dauzka dejiak, mailak, metro bete ero bi metro zabalian, eta gero frontalak asentatzeko dejia eindda an, lagata maillia. Don. 2. déja, déjia. (d). izena. Karobiaren barrualdean dagoen gorune edo irtenunea. Dejan asi tta bueltan-bueltan erre bia dan karearrixakin. Felix. Karobiaren labeak bere behealdeko buelta osoan hamar bat zentimetroko irtenunea izaten zuen, eta hortxe kokatzen ziren arkuaren lehenengo harriak.
dejára, dejaría. (b). izena. Dejada, en el juego de la pelota. Kriston dejarak ein jittuk Atanillok.
démanda, démandia. (c). izena. Sesioa, eztabaida garratza.   Discusión violenta. Atzo be demanda mortala euki eben aitta-semiak./ Onez-onian konpondu gaittien, demandaik eztou biar da. Sin. sesíño. démandan. (c). adberbioa. Haserre eztabaidatzen. Etxe ortan beti demandan dabitz. Sin. sesiñuan. Ik. drógan.
démas, demása. (b). adjektiboa. MAS. Handia, itzela.   Grande, enorme. Mozkor demasa arrapau giñuan atzo./ Jesus zelebria da demasa. Artikuluaz ia beti. Ik. demaséko, itzala, mortála. demas-demasa ez izan. (c). esapidea. DEMAS-DEMASA EZ EGON. Badaezpadakoa, eskasa izan, egon. Aurten tomatiak eztare demas-demasak./ Felix ikusi dot. Gizajua eztago demas-demasa. demasak eiñ. Ik. demasékuak eiñ, esan, entzun....
demaséko, demasekúa. (b). izenlaguna. Itzela, egundokoa.   Enorme. Demaseko zartaria artu neban keixatik jausitta./ Demaseko depositua eindda, baiña guk bete biar aura, e. Eli. Ik. démas. demasékuak eiñ, esan, entzun.... esapidea. DEMASAK EIÑ.... Sekulakoak egin, esan, entzun... Demasekuak esan zotsan uskerixa bateaittik. Ik. egúndoko, kríston, sekuláko.
demoníentro, demoníentrua. (c). adjektiboa. Bihurria, demonioa, deabrua.   Travieso, -a, demonio. Se usa en tono cariñoso. Nun ete da gure mutiko demonientrua. Erabilera batzuetan demontre-ren sinonimoa da. Azen.: demónientro ere bai.
demonío, demoniúa. (b). adjektiboa. Okerra, bihurria, deabrua.   Travieso, -a. Normalmente, en tono cariñoso. Ume demoniuokin burutu ezindda nabill. iz. gisa diabru, nekez demonio. ze demonío!. (b). interjekzioa. Qué demonios! Geuk pe bajaukau bizi izateko deretxua, ze demonio! .
demoníokerixa. 1. demoníokerixa, demoníokerixia. (c). izena. Sorginkeria.   Diablura, misterio, fatalidad. Eztakitt ze demoniokerixa dauken aurten tomatiak: satsa bota ta erregau arren eztie azten./ Tubo onek badauka demoniokerixan bat urik ez etortzeko. Sin. diabrukerixa. 2. demoníokerixa, demoníokerixia. (c). izena. Bihurrikeria.   Diablura, travesura Demoniokerixia besteik eztauke mutiko onek. Sin. diabrukerixa.
démontre, démontria. (c). adjektiboa. Okerra, demonioa (karinosoa).   Travieso, -a. Nun sartu ete da gure katakuma demontria./ Mantela zikinddu dozu, demontria alakua! Ik. demoníentro. demontres!. (c). interjekzioa. Arraioa! Demontres! Atsalde guztia barriketa bardiñakin. Leporaiño naukazu. Emakumeek esaten dute bakarrik. ze démontre!. (c). interjekzioa. Ze arraio. Bazkaixa jan nai badau berak gertau daixela, ze demontre! Fin samarra. Emakumeek erabilia, batik bat. Gizonezkoek gehiago ze arraixo, ze puñeta eta horrelakoak.
dénda, déndia. (a). izena. Tienda, comercio.
dendári, dendaríxa. (a). izena. Tendero.
dénpora. DENBORA ere entzun dakieke inoiz adinekoei. 1. dénpora, dénporia. (a). izena. Tiempo cronológico. Denpora askuan nago zure zaiñ. denpora(n) baten. adberbioa. Antzinako garairen baten.   En algún tiempo pasado. Itxuria emen denporan baten etzeuan billur makala alako murallak eitteko. dénporaik baréko, dénporaik barekúa. (d). Zortzi hilabeteko haurdunaldiaz bakarrik jaiotako umea. Don. Ik. zázpiki. dénporaz. (b). adberbioa. A tiempo. Denporaz artu balebe salbauko zan./ Biar denporaz etorri zaitte. dénporia artu. (c). du aditza. Dedicar tiempo. Eztot neure gauzetarako denporaik artzen. dénporia emon. (b). du aditza. Matar el ocio, pasar el tiempo. Eztaki zetan denporia emon. dénporiakin. 1. dénporiakin. (b). adberbioa. Con tiempo. Denporiakin eskuz be ein leike jertsia, baiña nekosua da. 2. dénporiakin. (c). adberbioa. Etorkizunean, egunen batean. Denporiakin etxe guztietan egongo da ordenadoría./ Denporiakin oinddio autopistia ezautukou etxe aurrian. 2. dénpora, dénporia. (a). izena. Tiempo atmosférico. Denpora txarra dago. Sin. giro.