Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
buztánikara, buztanikaria.
© Arturo Elosegi
1. buztánikara, buztánikaria. (c). izena. "Buztan luzea eta ikaratia duen txoritxoa.   Aguzanieves." (Saras Hegaz) Buztanikaria dago erretenian ura eraten.
© Ezezaguna
buztanikara ori, buztanikara orixa. ERREKAKO BUZTANIKARA. Motacilla cinerea.
buztanikara zuri, buztanikara zurixa. Motacilla alba.
2. buztánikara, buztánikaria. (c). izena. Neskatila pizpirita eta geldigorra.   Dícese de la chicas muy señoritas y nerviosas. Eraztuntxo au eta lazo gorri au ekarrittut gure buztanikariandako. Doinu maitekorrean esan ohi da.
buztankára. 1. buztankara, buztankaría. (b). izena. Buztan-kolpea.   Golpe con el rabo. Beixak buztankaria jo dost mosuan. 2. buztankara, buztankaría. (c). izena. (arrunkeria.) Zakil-kolpea edo bultzada.   Golpe o empujón de pene. Ointxe buztankara batzuk emongo gontsakek pa baten bati.
buztántsu. 1. buztantsu, buztantsúa. (c). adjektiboa. Buztan handia duen animalia.   De rabo grande. Txakur klase batzuk oso buztantsuak izaten die. 2. buztantsu, buztantsúa. (c). adjektiboa. Adar-soinu giroan, zakiltsua, zakil handia duena.   De pene grande Eztok pieza aundixa baiña buztantsua izangok seguruen.
buztánurkilla. 1. buztánurkilla, buztánurkillia. (d). izena. Forficula auricularia. Zomorro hegalaria.   Tijereta Sin. buztanbikotx, txantxurkilla. (Eib.) 2. buztánurkilla. Ik. míru.
buztan-ziri. 1. buztan-ziri, buztan-zirixa. izena. (Eibar) Inuzente Egunean jendeari burla egite aldera atzealdean zintzilik jartzen zitzaion buztan antzekoa. Buztan-ziri aundi bat atzian ebala juan zan auzokuari inuzente eraittera. (AAG Eibes) 2. buztan-ziri, buztan-zirixa. adjektiboa. (Eibar) Pelma. Gaiñetik kendu eziñik daukat au buztan-zirixa. (AAG Eibes)
buztan-zúrda, buztan-zurdía. (d). izena. Pelo de rabo. Ik. zúrda.
© Arturo Elosegi
buztánzuri, buztánzurixa. (d). izena. Oenanthe oenanthe. Collalba. Txori txikia
buztingórri. 1. buztingorri, buztingorrixa. Arcilla. Ik. búztiñ. 2. Buztingorri. toponimoa. Antzuola eta Oñati arteko mendian dagoen baserria, oso paraje apartatuan, esapide bati bide ematen diona.   Caserío situado entre Antzuola y Oñati, en lugar muy apartado, que da origen a una locución. Formal ezpaabill Buztingorrira bialduko aut kriau. Ik. Pikúlitta.
buztinzuri, buztinzurixa. izena. "Buztin klasia, leku jakinetan bakarrik topatzen dana. Buztingorrixa baiño tenperatura bajuaguetan egosten danez, berori erabiltzen da teillak egitteko, edozein labatan egosi leikiezelako." (SB Eibetno)
búztiñ, buztíña. (b). izena. Arcilla. Plastilinia ta buztiña gustora erabiltzeittue umiak. buztín-lur, buztin-lúrra. (c). izena. Tierra arcillosa. Orturako paraje eskaxa da aura, dana buztin-lurra. buztiñézko, buztiñezkúa. (b). De arcilla. Eskolan buztiñezko figura polittak eitteittue. Ontziez lurrezko esan ohi da, nekez buztiñezko. Ik. lurrézko.
buztiñ-úr, buztíñ-ura. (b). izena. Buztina eta ura nahastuta; errementariek erabili ohi zuten galda egiteko. Galdia eitterakuan, artarako pixkat bai, gu gaztiak giñanian bai usatzen zan buztíñ-ura. Inaz
© Jaione Isazelaia
Canfránc. (d). toponimoa. Huescako herria. Joan ari Cafranera esaldia entzun ohi zitzaion lehen zenbait adinekori joan hadi pikutara zentzuan. Azken gerratean preso hartutako euskaldunek jardun omen zuten "Batallón de Trabajadores" delakoan Canfranc-eko tunela egiten eta agian hauek sortutako esapidea da.   Pueblo de Huesca que aparece en la locución arriba citada. Oso gutxi ezagutua.
2. da. (a). juntagailua. Juntagailu kopulatiboa eta kausala. Eta. Aurreko hitza /l/, /n/, /r/ edo /z/z bukatzen denean esana. Bestela ere entzun daiteke inoiz. Atzo berandu erretirau nitzan da gaur loguria./ Banoia, berandu nabill da./ Biar da etzi fubola dago. Ik. eta.
1. da!. (c). interjekzioa. Zerbait bat-batean gertatzen duela adierazten duen hitza. Don Manuel. Dotriñia preguntau saltanduan. Ez ekin saillian, e. Da! oiñ lelengua, oiñ erdikua, oiñ atzenekua. Hil. Ik. dí-dá!.
dala. (d). juntagailua. Dela.   Ya sea, bien fuera. Conjución disyuntiva distributiba. Etxian etzan falta janik. Babia dala, artua dala, ogixa dala, ezkeunkan goseik. Mertz. Sin. bada.