Hiztegia
burdi-zórrotz, burdi-zorrótza. (c). izena. Burdinazko uztau zorrotza duen gurdia, erabiliena gure baserrietan. El carro de ruedas compactas y con aro de hierro, el más usual en nuestros caseríos. Gero gomazko erruberadunak sortu zittuan baiña aurretik dana zuan burdi-zorrotza./ Kamiñuan beti bolantia. Bueno, beti..., zeukanak. Burdi zorrotzian kamiñuan bazoian pixu aundixakin, kamiñeruak —txapia buruan dabela or ibiltzen zien da— kontuak. Arek ebaixa eitte juan da. Don.
Ik. burdí-bólante, burtxirrínka.
burdúntzali, burdúntzalixa. 1. burduntzali, burduntzalixa. "La sartén pequeña en forma de cazo." (Izag Antz)
2. burduntzali, burduntzalixa. "El cazo." (Izag Antz)
Ia galduan egon da berba hau. Sin. kázo.
búrduntzi, búrduntzixa. (c). izena. Burdinazko ziri luzea bildotsak eta sutan erretzeko. Asador. Ezton txarra antxumia burduntzixan erreta. Burduntzixan eiñ, erre.
burkája, burkajía. (c). izena. Albo-oholez osatutako gurdi-kaja. Caja de carro. Txopua, usatzen zan onek kaja onek eitteko. Angel./ Urriñetik botatzen giñuzen burkajara erremolatxak. Ik. búrtol.
burkáma, burkamía. (d). izena. KAMA. Gurdiaren zurezko zoru edo egitura, arasa eta errailek osaturikoa. Lecho de carro. [Burdi-luzia] burdirik aundiña izaten zan, iñaurkittarako, garua, bedarra Sin. burtétxe.
búrko. 1. búrko, búrkua. (d). izena. Almohada. Almuedia ero burkua. Burkua be asko esaten dou ta almuedia be bai. Geuk almuedia geixao, gure gurasuak burkua beti esaten zeben. Don.
Oso adinekoek bakarrik; besteek almuada. 2. búrko, búrkua. (d). izena. Rodete. Ik. sórki.
burkúbeso, burkúbesua. (d). izena. Zumitz trentzatuz eginiko kaja alboak eta aurrea (atzea ez) duen gurdia. Nik ezautu dot beste bat zimitzakin inddakua. Ari burkubesua. Guk burtolak ibilli dittuun moduan arek aurria, batzuk zien albo bixak eindda, da gero tapak, da beste batzuk osuan indda, arkua, atzeraiñok, da atzian tapia bakarrik. Don. Gurdi mota hau desagertua da aspaldi. Ardi-zimaurretan egiteko erabiltzen zen. Elosuko Gomezkortan ba omen zen bat duela gutxirarte. Zumitzezkoa edo hurritz-makilazkoa du kaxa.
Ik. burtési.
búrla, búrlia. (a). da izena. Burla. Iker beti burlaka ibiltzen jat.
búrla eiñ. (a). aditza. Burlarse. Ori burla eittia baiño geixao da./ Burla ein ddoste eskolan. búrlaka. (a). adberbioa. Burlándose. Iker beti burlaka ibiltzen jat.
burpartíka, burpartikía. (c). izena. Pértiga de carro. Baiña kaso eitxen botsak [altza] burpartiketarako be ona, ariña eurra geatzen da. Sebas. Baserrian neska-mutikoen artean ez zegoen jolas hoberik: bat hankalatraba jartzen zen burpartikaren puntan, larakoari ondo helduta, beste neska-mutikoek atzealdean, errailetan jarrita, eta gora eta behera, jo eta ke. Txutxurrutxuka esaten genion. Ik. txutxúrrutxuka, partika.
búrpill, burpílla. (c). izena. Rueda compacta de carro. Arotzak eitte zittuan burpillak./ Autuana danian erruberia esaten juau, baiña burdixana danian burpilla. Don. Gurdi-gurpil trinkoari (oholezkoa, burdinazko uztaiz inguratua) deitu izan zaio horrela. Bestelako guztiei errubera. Zenbaitek edozeini deitzen dio burpill. Sin. burdi-burpill, burdi-errúbera, burpil-zorrotz. burpilla emon. esapidea. "Dar efecto a la bola. Gehixenbat boleta jokoan erabiltzen dan esakeria, baiña bestela be erabiltzen da, foballian eta beste edozein jokotan." (SB Eibetno).
burpil-zorrotz, burpil-zorrotza. (d). izena. GURPIL-ZORROTZ. Gurdiaren gurpil trinkoa, egurrezkoa, buelta osoa burdinazkoa zuena. Burdi-motza ixete zan trongotaako. Burdiñezkua gaiñeko uela, gurpil-zorrotzok. Eleut.
búrruka, búrrukia. (a). izena. Pelea, lucha. Burrukia egon da tabernan.
búrrukan. (a). adberbioa. Peleando. Mutiko orrek beti burrukan dabitz. Orain jende asko “burruketan” esaten hasi da.
Orain jende bat «burruketan» esaten hasi da. búrrukan eiñ. (a). du aditza. Pelearse. Orregatik eztou burrukan eingo.
burruketan. adberbioa. (Eibar) "Peleas de broma. Bi talde egin eta alkarren kontra hasten ziran burruketan. Jokoa ez zan izaten ikubilka, alkarri heldu eta botatzia baiño, lepotik, samatik, gerrittik... miñik egin barik." (SB Eibetno).