Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
burdikára
búrduntzi
© Jaione Isazelaia
búrduntzi, búrduntzixa. (c). izena. Burdinazko ziri luzea bildotsak eta sutan erretzeko.   Asador. Ezton txarra antxumia burduntzixan erreta. Burduntzixan eiñ, erre.
burkája, burkajía. (c). izena. Albo-oholez osatutako gurdi-kaja. Caja de carro. Txopua, usatzen zan onek kaja onek eitteko. Angel./ Urriñetik botatzen giñuzen burkajara erremolatxak. Ik. búrtol.
burkáma, burkamía. (d). izena. KAMA. Gurdiaren zurezko zoru edo egitura, arasa eta errailek osaturikoa.   Lecho de carro. [Burdi-luzia] burdirik aundiña izaten zan, iñaurkittarako, garua, bedarra Sin. burtétxe.
búrko. 1. búrko, búrkua. (d). izena. Almohada. Almuedia ero burkua. Burkua be asko esaten dou ta almuedia be bai. Geuk almuedia geixao, gure gurasuak burkua beti esaten zeben. Don. Oso adinekoek bakarrik; besteek almuada. 2. búrko, búrkua. (d). izena. Rodete. Ik. sórki.
burkúbeso, burkúbesua. (d). izena. Zumitz trentzatuz eginiko kaja alboak eta aurrea (atzea ez) duen gurdia. Nik ezautu dot beste bat zimitzakin inddakua. Ari burkubesua. Guk burtolak ibilli dittuun moduan arek aurria, batzuk zien albo bixak eindda, da gero tapak, da beste batzuk osuan indda, arkua, atzeraiñok, da atzian tapia bakarrik. Don. Gurdi mota hau desagertua da aspaldi. Ardi-zimaurretan egiteko erabiltzen zen. Elosuko Gomezkortan ba omen zen bat duela gutxirarte. Zumitzezkoa edo hurritz-makilazkoa du kaxa. Ik. burtési.
búrla, búrlia. (a). da izena. Burla. Iker beti burlaka ibiltzen jat. búrla eiñ. (a). aditza. Burlarse. Ori burla eittia baiño geixao da./ Burla ein ddoste eskolan. búrlaka. (a). adberbioa. Burlándose. Iker beti burlaka ibiltzen jat.
búrla eiñ. (a). aditza. Burlarse. Ori burla eittia baiño geixao da./ Burla ein ddoste eskolan.
búrlaka. (a). adberbioa. Burlándose. Iker beti burlaka ibiltzen jat.
búrlati, búrlatixa. (c). adjektiboa. Burla egin zalea. Gutxi erabilia. Burloso da arrunta
burlóso, burlosúa. (c). adjektiboa. Burlatia. Arrua izatiaz aparte burlosua da. Sin. búrlati.
burpartíka, burpartikía. (c). izena. Pértiga de carro. Baiña kaso eitxen botsak [altza] burpartiketarako be ona, ariña eurra geatzen da. Sebas. Baserrian neska-mutikoen artean ez zegoen jolas hoberik: bat hankalatraba jartzen zen burpartikaren puntan, larakoari ondo helduta, beste neska-mutikoek atzealdean, errailetan jarrita, eta gora eta behera, jo eta ke. Txutxurrutxuka esaten genion. Ik. txutxúrrutxuka, partika.
búrpill, burpílla. (c). izena. Rueda compacta de carro. Arotzak eitte zittuan burpillak./ Autuana danian erruberia esaten juau, baiña burdixana danian burpilla. Don. Gurdi-gurpil trinkoari (oholezkoa, burdinazko uztaiz inguratua) deitu izan zaio horrela. Bestelako guztiei errubera. Zenbaitek edozeini deitzen dio burpill. Sin. burdi-burpill, burdi-errúbera, burpil-zorrotz. burpilla emon. esapidea. "Dar efecto a la bola. Gehixenbat boleta jokoan erabiltzen dan esakeria, baiña bestela be erabiltzen da, foballian eta beste edozein jokotan." (SB Eibetno).