Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
burbúztan
burdinzíri
burdinzíri, burdinziríxa. (c). izena. ZIRI. Egurra erdibitzeko erabiltzen den ziria.   Cuña de hierro, que golpeado con una porra se usa para partir maderos grandes. Etxera joan eta ekarrizu porria ta burdinzirixak. Ziri soilik ere bai. Ik. porra-zíri, ziri.
burdíña, burdiñía. (a). izena. Hierro. burdiñia landu. (c). aditza. Forjar, fraguar.
burdíña-kósko, burdíña-kóskua. (d). izena. Burdina pusketa, koskorra. Manofrak, eztakit zuk dakizun zelakuak dien, burdiñia ei dauke, koskorrak ei dauzke ta, uela emendik ola, ta au sartu eskuen da, burdiña-koskuak ei dia, manofrak orrek. Ben. Ik. izótz-kósko.
burdíñara, burdíñaria. (c). izena. Burdinazko area. Burdiñaria ero gradia esate jakuan ari. Ola ortzoker... e, eztakik tar-tar-tar ibiltze zana; auraxe zuan gradia. Klem. (Ik. deskrizioa areburdiñara hitzean) Gure amak —eta Ubera aldean oro har— burdiñara, areburdiñara eta grada gauza berari esaten dio. Donatorentzat, ostera, burdiñara eta bostortz gauza bera dira batetik, eta areburdiñara eta grada ere bai, bestetik. Ik. aréburdiñara, bóstortz, gráda.
burdiñarátu. (c). du aditza. Burdinara pasatu.   Arar superficialmente la tierra con la burdiñara Goldatu aurretik burdiñaratu eitte zan lurra./ Mendiko garosaillak, danak burdiñaratu eitten zien; pentsaizu. Ben.
burdiña-salda, burdiña-saldia. (d). izena. Colada, hierro fundido. Ik. salda.
burdiñori, burdiñorixa. izena. (Eibar) Latón. Sin. letoi.
burdióndo, burdiondúa. (c). izena. Santuaren egunean, idiek tiraturiko gurdia igotzen da goizean Bergaratik San Martzialera gainean zahagi ardoa duela. Meza ondoren Burdiondua egiten da: jendea gurdi ondora bildu eta zahagiko ardoa banatzen da. Goizian zazpiretan letañia, eta gero amarrak aldera burdixak igotzen juan dultzaiñero ta txistularixekin, gero Burdiondua eitteko. Klem Hona Miguel de Unamunoren aipamena: "Lo digno de atención es el 'burdiondo', institución sagrada. En el carro se recuesta indolente el grasiento y cintoso pellejo, que va gordo y boyante y vuelve flaco y exhausto por la sangría... Junto al carro se trinca en la tacita de barro barnizado." "La Romería de San Marcial en Bergara". (1888). Miguel de Unamuno. Obras Completas I, 212. o. .
burdisóka, burdisokía. (c). izena. Gurdikadak lotzeko erabiltzen den soka luze eta sendoa.   Cuerda larga y fuerte que se utiliza para atar los carros cargados de heno, helecho, etc. Burdisokak aaztuta joan giñan basora ta mutikua bialdu giñuan billa./ Burdikátaiak. Meiak, mailla txikiko... fiñak izete zien. Eta bestiak burdísokak, eskusokia baiño loditxuao. Don. Zazpi edo zortzi metro ingurukoa. Luzeagoak ere badira. Ik. astosóka, eskusóka, lepasóka.
burdi-zórrotz, burdi-zorrótza. (c). izena. Burdinazko uztau zorrotza duen gurdia, erabiliena gure baserrietan.   El carro de ruedas compactas y con aro de hierro, el más usual en nuestros caseríos. Gero gomazko erruberadunak sortu zittuan baiña aurretik dana zuan burdi-zorrotza./ Kamiñuan beti bolantia. Bueno, beti..., zeukanak. Burdi zorrotzian kamiñuan bazoian pixu aundixakin, kamiñeruak —txapia buruan dabela or ibiltzen zien da— kontuak. Arek ebaixa eitte juan da. Don. Ik. burdí-bólante, burtxirrínka.
burdúntzali, burdúntzalixa. 1. burduntzali, burduntzalixa. "La sartén pequeña en forma de cazo." (Izag Antz) 2. burduntzali, burduntzalixa. "El cazo." (Izag Antz) Ia galduan egon da berba hau. Sin. kázo.
© Jaione Isazelaia
búrduntzi, búrduntzixa. (c). izena. Burdinazko ziri luzea bildotsak eta sutan erretzeko.   Asador. Ezton txarra antxumia burduntzixan erreta. Burduntzixan eiñ, erre.
burkája, burkajía. (c). izena. Albo-oholez osatutako gurdi-kaja. Caja de carro. Txopua, usatzen zan onek kaja onek eitteko. Angel./ Urriñetik botatzen giñuzen burkajara erremolatxak. Ik. búrtol.
burkáma, burkamía. (d). izena. KAMA. Gurdiaren zurezko zoru edo egitura, arasa eta errailek osaturikoa.   Lecho de carro. [Burdi-luzia] burdirik aundiña izaten zan, iñaurkittarako, garua, bedarra Sin. burtétxe.