Hiztegia
burbúztan, burbuztána. (d). izena. Gurdi buztana. Cola de carro Erruberian kontra estutu, amen atzian sokiakin, atzeko burbuztan puntara. Don.
búrdi, burdíxa. (a). izena. Carro. búrdika. (c). adberbioa. A carros. Burdika gaztaiñia saltzen zan, burdika Aniz. lera ta burdi. esapidea. Ik. léra. ori da burdixak arrapautako ankia?. esapidea. "Hankan min (hartu) duenari esaten zaio." (Lar Antz)
burdi-bédar, burdi-bedárra. (c). izena. Belarrez zamaturiko gurdiaren edukia. Contenido de carro cargado de hierba (heno, generalmente). Aurten ogei burdi-bedar erretirau dittue./ Burdi-bedarra larakotik urten da errekara joan jakue./ Burdi bat bedar. Burdi-bedar aundixa ekarri dabela. Don. Berdin, burdi-egur, burdi-garo, burdi-ikatz, etab. Ik. burdikára.
burdí-bólante, burdí-bólantia. (c). izena. Antzina garraiorako erabiltzen zen gurdia. Luzeak ziren eta errailadun gurpil handikoak. Antes que surgiera el transporte por camión, el carro que se dedicaba a tal menester. Goiko estaziñuan jenerua kargau ta batera ta bestera ibiltze zittuan burdi-bolantiak./ Burdi-bolantiak pa karga geixao erabiltzeko batera, da ba zela uztau zabala zeban bide gutxiao ondatu kamiñuan; bestiak zorrotza izete zeban, baiña arek pe bazeukan bere bentajia, aldapan ebagixa eiñaz sartuta juten zuan, arek etxuan txirrist eitten bera. Burdi-bolantiakin juten baaiz e goittik bera bajoiak. Don.
Gurpilei bolante-errubera. Burdinazko ardatza zuen.
burdí-égur, burdí-egúrra. (c). izena. Egurrez zamaturiko gurdiaren edukia. Gero erute ei zien burdi-egurra, burdi-iketza... Hil. Azen.: burdi-égur ere bai.
burdi-íkatz, burdi-ikátza. (c). izena. BURDI-IKETZ. Ikatzez zamaturiko gurdia. Azen.: burdí-íkatz ere bai Ik. burdí-égur.
burdikára, burdikaría. (a). izena. BURKÁRA. Carretada. Iru burdikara bedar falta jaku sartzeko./ Aze burkaria ekarri daben. Don.
Ik. burdi-bédar.
burdikatáe, -i, burdikataia(k). izena. Garoz edo belarrez, esate baterako, zamatutako gurdia lotzeko katea. Luzea eta mehea. Burdikátaiak. Meiak, mailla txikiko... fiñak izete zien. Eta bestiak burdisokak, eskusokia baiño loditxuao. Don.
Pluralean gehiago.
burdi-luze, burdi-luzía. (b). izena. Gurdi handiena. Burdirik aundiña izeten zan, iñaurkittarako, garua, bedarra. Luziena, burkamaik luziena. Don.
burdi-motz, burdi-motza. (b). izena. BURDI-MOTX. Basoan botatako egurrak tarrasean garraiatzeko erabiltzen zen gurdi laburra. Kataiekin tronguak batu ta tarrasian. Tarrasian eruate zien. Orri guk etxian burdi-motza esate gontsan. Angel./ Ixete zan trongotaako burdixa, burdi-motza, erruberak eta burtetxia mox-motxa. Eleut.
Sin. burzaldi.
burdíngáldara. 1. burdíngáldara, burdíngáldaria. (d). izena. Morokila egiteko ontzia. Zapala, eta helduleku batekin zintzilik jartzeko. Morokil-galdara ere deitzen zitzaion. Recipiente no muy grande en donde se hace el "morokil". Lengunian treberian billa nebillela e billau najuan morokill-galdaría, burdiñazko galdaria. Don.
2. burdíngáldara, burdíngáldaria. (d). izena. Caldero de hierro. Se utilizaba en usos más ordinarios que el de cobre. Ordinarixotxo erabiltzen zan txarrijana ta egosteko, burdingaldaria, bi aldetatik eskulekuekin da. Kobrezkua e, aura be ba txarriki lana eitte zanian, odolostiak eta, arek egosteko ibiltzen zan. Don. Kobrezko galdaratik bereizteko, batik bat. Normalean galdara, soilik.
burdingeza, burdingezia. izena. (Eibar) "Hierro dulce. Zirkuitu magnetikuetarako egokixa dan burdiña suberatua. Burdiña huts txamarra, xaflakorra eta mekanizatzeko erreza." (SB Eibetno).