Hiztegia
burbúztan, burbuztána. (d). izena. Gurdi buztana. Cola de carro Erruberian kontra estutu, amen atzian sokiakin, atzeko burbuztan puntara. Don.
búrdi, burdíxa. (a). izena. Carro. búrdika. (c). adberbioa. A carros. Burdika gaztaiñia saltzen zan, burdika Aniz. lera ta burdi. esapidea. Ik. léra. ori da burdixak arrapautako ankia?. esapidea. "Hankan min (hartu) duenari esaten zaio." (Lar Antz)
burdi-bédar, burdi-bedárra. (c). izena. Belarrez zamaturiko gurdiaren edukia. Contenido de carro cargado de hierba (heno, generalmente). Aurten ogei burdi-bedar erretirau dittue./ Burdi-bedarra larakotik urten da errekara joan jakue./ Burdi bat bedar. Burdi-bedar aundixa ekarri dabela. Don. Berdin, burdi-egur, burdi-garo, burdi-ikatz, etab. Ik. burdikára.
burdí-bólante, burdí-bólantia. (c). izena. Antzina garraiorako erabiltzen zen gurdia. Luzeak ziren eta errailadun gurpil handikoak. Antes que surgiera el transporte por camión, el carro que se dedicaba a tal menester. Goiko estaziñuan jenerua kargau ta batera ta bestera ibiltze zittuan burdi-bolantiak./ Burdi-bolantiak pa karga geixao erabiltzeko batera, da ba zela uztau zabala zeban bide gutxiao ondatu kamiñuan; bestiak zorrotza izete zeban, baiña arek pe bazeukan bere bentajia, aldapan ebagixa eiñaz sartuta juten zuan, arek etxuan txirrist eitten bera. Burdi-bolantiakin juten baaiz e goittik bera bajoiak. Don.
Gurpilei bolante-errubera. Burdinazko ardatza zuen.
burdí-égur, burdí-egúrra. (c). izena. Egurrez zamaturiko gurdiaren edukia. Gero erute ei zien burdi-egurra, burdi-iketza... Hil. Azen.: burdi-égur ere bai.
burdi-íkatz, burdi-ikátza. (c). izena. BURDI-IKETZ. Ikatzez zamaturiko gurdia. Azen.: burdí-íkatz ere bai Ik. burdí-égur.
burdikára, burdikaría. (a). izena. BURKÁRA. Carretada. Iru burdikara bedar falta jaku sartzeko./ Aze burkaria ekarri daben. Don.
Ik. burdi-bédar.
burdikatáe, -i, burdikataia(k). izena. Garoz edo belarrez, esate baterako, zamatutako gurdia lotzeko katea. Luzea eta mehea. Burdikátaiak. Meiak, mailla txikiko... fiñak izete zien. Eta bestiak burdisokak, eskusokia baiño loditxuao. Don.
Pluralean gehiago.
burdi-luze, burdi-luzía. (b). izena. Gurdi handiena. Burdirik aundiña izeten zan, iñaurkittarako, garua, bedarra. Luziena, burkamaik luziena. Don.
burdi-motz, burdi-motza. (b). izena. BURDI-MOTX. Basoan botatako egurrak tarrasean garraiatzeko erabiltzen zen gurdi laburra. Kataiekin tronguak batu ta tarrasian. Tarrasian eruate zien. Orri guk etxian burdi-motza esate gontsan. Angel./ Ixete zan trongotaako burdixa, burdi-motza, erruberak eta burtetxia mox-motxa. Eleut.
Sin. burzaldi.