Hiztegia
buélo, buélua. (b). izena. Gonaren barrena oso zabala denean buelo aundixa duela esan ohi da. Buelta azkar bat emanez konprobatzen da. Baita esaten da edozein gauzak handi-itxura duenean, nahiz eta agian funts gutxi izan. El vuelo de una falda. Dícese también de cualquier cosa con mucho bulto y normalmente de poca consistencia. Sasoi baten buelo aundiko gonak modan egon zien./ Zuen oillaskuak buelo aundixa baiña okela gutxi./ Ikusi don Petra? Arek artu jon buelua arek; kale osua bia jon beretako.
buélta. 1. buélta, buéltia. (a). izena. Vuelta. Buelta bat emotera noia.
barruan be bueltia eindda. (d). esapidea. Momentuko beldur handiaren menpe. Berak ikusi euanian irixa tamaiño onetan saltoka ta neska gaztia aurrian, barruan be bueltia eindda bera, ezta..., ta irixa geratu, zu. Ben.
bueltia etorri. (c). esapidea. Egoera alderantziz jarri. Oin majo bizi die baiña ikusiko dabe bueltia datorrenian. Erregimen aldaketaz sarri erabilia.
norbaiti buelta bat egin. (d). esapidea. Norbaiti bisita bat egin. Eixozu buelta bat amandriai, estimauko dau eta. 2. buélta, buéltia. (a). izena. El regreso. Kotxian joan da bueltia trenian ein giñuan.
3. buélta, buéltia. (c). izena. El alrededor. Etxebuelta guztian piñu sartu dabe. Gerri handia dutenengatik: Joxek jaukak gerri-bueltia. Konposatuen bigarren osagai moduan, batik bat. Ik. jíra. 4. buelta. (a). adberbioa. "En los juegos, orden de repetir el lance por no haber procedido en ley." (Etxba Eib) E, buelta! Traba ein ddostazu./ Zapatillia lotzen ziarduala jo dotse sakia ta buelta ein bia dabe. 5. buelta. (c). posposizioa. Nundik buelta. Nondik zehar Nundik buelta joan zate Urkulura?/ Elgetatik buelta joan giñan Kanpazarrera.