Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bóda
bólo-bólo ibili
© Gorka Ortega
bólo-bólo ibili. (c). esapidea. Ahoz aho ibili. Bolo-bolo dabill errixan droga asuntuan sartuta dagona. Sin. buru-buru ibilli.
bólu, bolúa. (c). toponimoa. Inguru honetako errota askok izenaren ondoren daramate -bolu: Narbaiz-bolu, edo Narbaiz-bolúa, Elortza-bolu, -a, Ubera-bolu, -a, Loidi-bolu, -a, etab. Hitz egiterakoan hauetariko zenbaiti Bolu deitzen zaio soilik. Badira, baita, bi Bolintxo, bata San Juan Errekan eta bestea Angiozarren. Baina izen arrunt gisa errota erabiltzen da beti. Dena dela, Bolu, beti toki-izena delarik ere, deklinatzerakoan iz. pr. nahiz iz. arrunt bezala esan ohi da: Narbaiz-bolun Elortza-boluari— kalte aundixa ein ddotse fabrikak./ Tejerokuan bizi izen giñan, puxkaten, gero Bolua artu. Boluan zan e, “Gorla” esate otxena. Aniz.
boluntarixo, boluntarixua. (a). izena. Voluntario, -a.
bonbátxo, bonbátxuak. (b). izena. Bombachos, pantalones que se visten para no ensuciar los que se llevan puestos. Bonbatxuak jantzizu baezpadabe.
bónbilla. 1. bónbilla, bónbillia. (a). izena. Bombilla. 2. bónbilla, bónbillia. (d). izena. Botijoa, garrafoia, botila handia... Oso adinekoek bakarrik oroitzen dute hitza. . 3. bónbilla, bónbillia. (d). izena. Hari erroilu edo mataza handia. Orrek eitte ebenien arixa, olakoxe bombillak izate zien, apropos erak batuta ipintte eben, ta gero ba eun. Hilari.