Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
blásta!
bolátoki
bolátoki, bolátokixa. (b). izena. Bolera. Bolatoki barrixa dago Eibarren. Sin. boláleku.
boláu.
© Jaione Isazelaia
1. boláu, boláua. (b). izena. Urari gozagarri gisa botatzen zaion azukrez eta arrautza-zuringoz egindako ore solidoa.   Bolado. Txokolatiakin batera ura bolauakin artzen zan./ Pozik San Martzialen ura bolauakin eran giñuala ta. Sot.
© Jaione Isazelaia
2. boláu, boláua. (c). izena. Hormatik kanpora irteten den teilatu zatia.   Alero. Txitxinpia, txitxiña jausten dan leku ori. Bolaua. Benito. Sin. álero.
bólea, bóleia. (b). izena. Aidean jotako pelotakada.   Volea. Retegik eun boleatik gora joittu gaur.
bóleta, bóletia. (c). izena. El juego de bolos. Manueli asko gustatze jako boletia./ Makina bat boleta einddakuak gaittuk gaztetan./ Da gero boletia, Edurdunguan sonaua, da urtian egote zan ba, ekiñaldi baten e, bos duroko urriakin, bola-premixua. Hil. Hiru txirlorekin jokatzen da gure inguruan. Ik. trumóiak jo, txírlo, azpijan. bóletan. (b). A los bolos. Atsalde osua boletan jardun dabe. Boletan eiñ, jokatu, ibilli, jardun...
bolkét, bolkéta. (d). izena. Bolketedun gurdia. Bolketa guk lelengo ona ekarri gerra ezkero, Apatamonasterixotik, Bixkaittik, ekarri giñuan. Satsetarako ta, areia ta, olako gauza astunak, lurretan da. Jun da blaust uzteko. Partikia erdiko zeretik aurrera. Arasa dobliak eukitze jittuan orrek. Don. Sin. karaketx (Eib.).