Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bizibíde
bizixa
bizixán, bizixána. (d). izena. BIZI, -XA. Minbizia.   Cáncer. Bizixana ei dauka./ Ama gazteik il zan oso ta. Kantzerra eukiban da. Orduan bizixa esate jakon. Mertz. Gaur egun kantzer. Mugatuan entzuten da. Sin. kántzer, lontzena, minbízi.
bízixo, bízixua. (b). izena. Lombriz intestinal. Emoidazu bizixuendako jarabia.
© Jaione Isazelaia
bízixo bedar, bízixo bedarra. (d). izena. . Helleborus viridis. Eléboro verde. Hosto estu eta gutxikoa; lorea zuria eta sombrilla itxurakoa. Landareak kamamila itxura du eta honen bertute beretsuak ditu. Bizixoak eta hesteetako beste zizare batzuk akabatzeko ona da. Ardoarekin edanda edozein pozoien kontrakoa da. Bergarako San Martzialen ugari omen dago. Beste askok izen hau errudari ematen dio. Sin. garítxu bédar. Ik. errúda.
biziztúra, bizizturía. (b). adjektiboa. Neska-mutiko txiki, argal eta geldigorrengatik esan ohi da.   Vivaracho, -a. Subalinddaria baiño bizizturiaua da ume demonio ori.
bizk. Bizk... multzoa bixk... bihurtzen da jende gehienaren ahotan, pertsonatik pertsonara diferentziak dauden arren.
Bizkai. BIXKAI. 1. Bízkai, Bízkaixa. (a). toponimoa. Bizkaia. Biar Bixkaira goiaz loratara./ Bizkaixa politta da. «Bixkai» ezizeneko zenbait bada. 2. bizkai. Ik. bízkai-gaztáiña.