Hiztegia
bizimoduko, bizimodukua. izena. (Eibar) BIZIMODUKO ANDRIA. "Puta, emagaldua.
Gazte denporan bizimoduko andria izan zan.” (AAG Eibes).
bizínai, bizínaixa. (b). izena. Ansia de vivir, instinto de supervivencia. Oilluak lepua moztu ondoren be egundoko egakarak joteittu. Ori da bizinaixa, ori. Toribio Etxebarriak zera dio: «Se dice de las labranzas pobres o de los rudos y humildes trabajos que se pagan mal y denotan el esfuerzo de vivir». Adibidez, ikusi duzu ortutxoa aldapa handi batean eta diozu: Ori dok bizinaixa!
bízio. 1. bízio, bíziua. (a). izena. Vicio. Tabakua ezta bizio ona.
2. bízio, bíziua. (c). izena. Egurrak bere lanak eraginda hartzen duen deformazioa. Emetikan ebai ezkero orrek eztauka biziorikan, da emetikan ebaten bozu, onek baztar onek biziau eitten dau, bere erara eruaten dau. Juantxo. Sin. tema.