Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
birínddu
Bitorianatxo
© Ezezaguna
Bitorianatxo. (a). Bitorianatxoren jaitsierarekin ematen zaie hasiera aspalditxoan Bergarako jaiei, Gazteizko Zeledonen erara. Orain dela ehun bat urte bizi izan zen emakumea, sorgin famakoa. Sorgiña i zan Bitorianatxo ori, lanian ibiltze i zan etxeik etxe mantentze aldera. Ben.
Bitoríxa. (a). toponimoa. Gasteiz. Bitorixara goiaz Santiagotan.
© Jaione Isazelaia
bits, bítsa. (a). izena. BITX (OS.). Aparra.   Espuma. Ik. apar. ur gaiñéko bitsétan bízi. esapidea. ESNEBITSETAN BIZI. 1. ur gaiñeko bitsetan bizi. (c). esapidea. Errealitatetik kanpora, oso arin, bizi. Gauzak ola dielakuan? Ur gaiñeko bitsetan bizi aiz i. 2. ur gaiñeko bitsetan bizi. (c). esapidea. ITXASOKO UR BITSETAN, ESNEBITSETAN BIZI. Figuratzea, komunikabide eta jendearen ahotan egotea gustatu. Politikuei eta eskritoriei esnebitsetan bizitzia gustatzen jakue.
bíttarte. BITXARTE. 1. bíttarte, bíttarttia. (a). izena. Rendija. Bentana bittartetik aize otza sartzen da. 2. bíttarte, bíttartia. (b). izena. Une laburra, tartea.   Momento. Aber noiz artzen doten orretarako bittarte bat. Ik. tárte. bíttartian. 1. bittartian. (a). adberbioa. Mientras. Bazkaltzen genden bittartian lapurrak autua eruan zoskuen. 2. bittartian. (a). adberbioa. Mientras tanto, entretanto. Laster etorriko da bera ta bittartian etxoizu kanpuan. bixén bíttartian. (c). Entretanto. Ni ogittara noia ta zuk bixen bittartian bazkaixa preparau.
bíttarteko. 1. bíttarteko, bíttartekua. (c). izena. Handiaren eta txikiaren tartekoa. Gaur "ertaina" esaten den hori.   Mediano. Iru naranja onetatik zein nai dozu, aundixa, txikixa ala bittartekua?/ Enoia ez kotxe karuena ez merkiena erostera; bittartekua. Sin. erdiko, tarteko. 2. bíttarteko, bíttartekua. (c). izena. Intermediario. Ez baserrittarrak eta ez dendarixak aberasten die frutiakin, bittartekuak bakarrik. bittarteko eiñ. (c). Hacer de mediador. Herentzia kontuengatik asarretu zienian abadiak ein biar izan zeban bittarteko.