Hiztegia
billurgárri. 1. billurgarri, billurgarríxa. (a). adjektiboa. Beldurgarria. Que da miedo, temible. Egualdi billurgarrixa euan.
2. billurgarri, billurgarríxa. (b). adjektiboa. Oso handia. Enorme. Jente pilla billurgarrixa etorri zan bertsotara./ Eztakik zelako etxe alia ein ddaben. Billurgarrixa.
3. billurgarri. (c). adberbioa. Beldurra emateko moduan. Zuen mutikuak billurgarri zebitzen arbola puntan.
4. billurgarri. (c). adberbioa. Asko, ikaragarri. Ermua billurgarri asi da aspaldixan./ Billurgarri jaten dau orrek.
bíllurti, bíllurtixa. (a). adjektiboa. Beldurtia. Miedoso, -a. Karneta etaratzeko baiño billurtixaua da. Burla gisa ere bai: Bi-llur-ti!, bi-llur-ti!, bi-llur-ti!...
billurtittu. (c). da aditza. Beldurti bihurtu. Volverse miedoso. Akzidentia euki nebanetik billurtittu ein naiz.
binbilis-bonbulu. BOBILIS-BOBILIS. "Oso erraz, ezer egiteke.
Binbilis-bonbulus etara dou dirua./ Bobilis-bobilis etorrittako dirua goxua da." (Lar Antz) komentario 1
bíña. 1. biña. (b). Empate a dos. Realak eta Bilbok biña ein dabe. 2. biña. (b). Dos a cada uno. Bakoitzai biña intxaur emun dotsat.
biñán. (b). BIÑAN-BIÑAN, BIÑAKA. De dos en dos. Biñan sartu giñan elizara./ Biñan-biñan jateittu keixak/ Desgraziak biñaka etortzen die.
bíor. 1. bior, biórra. (b). izena. Behorra. Yegua. Biorra erosi zeben Santa Luziatan. Ik. móxal. 2. bior, bíorrak. (c). "Caballería en general. Zaldi-bihor multzoa. Bihor erderazko 'yegua' bada be, 'kaballuak' esateko be erabiltzen da. Azken aldixan sarri ikusten jittuat biorrak Arramendi aldian." (SB Eibetno)
bíotz. 1. biotz, biótza. (a). izena. Corazón. biotz biotzetik berba eiñ. (b). esapidea. Frankotasun osoz hitz egin.
Arek eztauka bromaik. Arek biotz-biotzetik berba eingotsu. biotz oneko, biotz onekúa. adjektiboa. De buen corazón. Arro samarra da baiña biotz onekua.
biotz txarreko, biotz txarrekua. adjektiboa. Gaiztoa, inori onik opa ez diona. Zela izan leike ain biotz txarrekua biotza prakamotzetan euki. (c). esapidea. Gaztea izan espirituz. Gu urtiak aurrera baiña biotza prakamotzetan.
2. biotz, biotza. (c). izena. Enborrak erdi-erdian duen ardatza. Erdixan biotza, erdi-erdixan; biotzekua eskasaua geratzen da, zartau eitxen da, pitzakorraua da. Sebas. Bihotzak ez du lorerik. Sin. giarra, -e, azur. 3. biotz, biotza. (d). izena. Ehundegiak atzeko subilean bilbatutako hariak teinkatuta eusteko duen gurpil kaskaduna. Pieza circular dentada del eje trasero del telar que sirve para mantener tensos los hilos de la urdimbre. Oni esate jakon biotza, esate jakon eszentrika oni, ta oni biotzan mutur oni, oni bultza eitteko zanai, orri esaten jakon atxurra; biotza ta atxurra. Josu.
biotzéko, biotzekúa. (c). izena. Bihotzeko gaitzengatik esan ohi da. Enfermedad del corazón. Biotzekua ei dauka Joxek.
biotzekúak jo edo emon. (c). esapidea. Tener un infarto. Biotzekuak jota il zan./ Biotzekuak emon ei dotsa gaur goizian.