Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bigungárri
bíllotx
bíllotx, billótxa. (a). izena. BILDOTX. Bildotsa, arkumea.   Cordero. Urtebete duena eta aurrerako lagatzen dena: urtebillotx. Ardixan kulpak bildotsak pagau. esaera. (Antzuola) "Haundiaren hutsak txikiak ordaindu behar." (Lar Antz). bíllotxak apártau. (c). Bildotsari amaren erroa kendu, hartzea eragotzi. Billotxak apartau ein bia dabe. Don.
billotx-adári, billotx-adaríxa. (c). izena. Urtebete arteko ahari gaztea. Aurretik esaten jako billotx-adarixa, billotxa urtebete arte, ta gero adaritua, gero adarixa. Luis. Emea denean arkazte edo urtebillotx. Ik. adáritxo.
billotx-batzeille, billotx-batzeillía. (d). izena. Artzainei bildotsak erosten ziena gero saltzeko. Olaxe billots-batzeilliei, rebenderei; orduan be bai rebenderei. Ni txikixa nintzala, gaiñera, kotxeduna etorte i zan e, karroduna Osintxura. Hil. Sin. rebéndera.
© Jaione Isazelaia
billotx égur, billots egúrra. (d). izena. . evonymus europaeus. Basaerramua, zapatariegurra.   Evónimo, bonetero. Pare bat hiru bat metro har ditzakeen zuhaixka-sastraka, gure sasi eta bazterretan bastante ugaria. Fruitua lau ataletan banatua du eta heltzen denean gorri-arrosa izaten da. Bonetearen antza du, hortik erdal izena. Eskulanetarako asko erabili izan da, lantzeko erraza delako.
bíllur, billúrra. (a). izena. Beldurra.   Miedo. billur izan. (d). aditza. Tener miedo. Elipsiaz entzun ohi da gehienetan. Beste gauza batzukin pasatzen dana, aura falta balitz, norbera billur. Hil./ Zer, billur jaten ala? Zer, billur jaten ala? billurra artu. esapidea. Coger miedo. Bilurra artu dotsat bolantiai. billurra emon. esapidea. Dar miedo. Eskupetak billurra emoten doste. billurra euki. Tener miedo. Zartzaruan billurra daukat. billurra sartu. Meter miedo. Umiei billurra sartzen ibiltzen da. billurrak agindu. esapidea. "Beldurra nagusitu. Mutikua nintzala, ola mezetan ero, sua daixola ikusi neban (sorgiña), billurrak ainddu ostan, olako begitanziño bat pasau jatan... Ori goguan daukat." (Lar Antz) billurrak egon. esapidea. BILLURREZ EGON. Beldurrez egon. Nota txarrak etaraittu ta aman billurrak dago. billurrán billúrrez. (c). esapidea. Beldurrak eraginda. Billurran billurrez laga fusillak eta alde ein zeben. billurrez aidian egon. esapidea. Oso beldurtuta egon. Billurrez aidian sartu nitzan diretorian ofizinara. billurrez egon. (a). esapidea. BILLURRAK EGON. Estar de miedo. lapur bíllur bárik. (c). esapidea. Majo edanda. Atzo lapur billur barik etxeratu giñuztan.
billurgárri. 1. billurgarri, billurgarríxa. (a). adjektiboa. Beldurgarria.   Que da miedo, temible. Egualdi billurgarrixa euan. 2. billurgarri, billurgarríxa. (b). adjektiboa. Oso handia.   Enorme. Jente pilla billurgarrixa etorri zan bertsotara./ Eztakik zelako etxe alia ein ddaben. Billurgarrixa. 3. billurgarri. (c). adberbioa. Beldurra emateko moduan. Zuen mutikuak billurgarri zebitzen arbola puntan. 4. billurgarri. (c). adberbioa. Asko, ikaragarri. Ermua billurgarri asi da aspaldixan./ Billurgarri jaten dau orrek.