Hiztegia
billósik. (c). adberbioa. BILLÓTXIK, BILLOTZIK, PILLOSIK (LEIN.). Biluzik. Desnudo, en cueros. Billotxik ibiltze ei da etxian.
Ubera eta Angiozar aldean batik bat. Sin. narrugorríxan, narrútsik.
billóstu. (d). da-du aditza. PILLOSTU (LEIN.). Narrugorrian jarri. Desnudar(se). Billostu ta errekan baiñau giñan. Sin. narrugorrixan jarri. Ik. billósik.
bíllotx, billótxa. (a). izena. BILDOTX. Bildotsa, arkumea. Cordero. Urtebete duena eta aurrerako lagatzen dena: urtebillotx. Ardixan kulpak bildotsak pagau. esaera. (Antzuola) "Haundiaren hutsak txikiak ordaindu behar." (Lar Antz).
bíllotxak apártau. (c). Bildotsari amaren erroa kendu, hartzea eragotzi.
Billotxak apartau ein bia dabe. Don.
billotx-adári, billotx-adaríxa. (c). izena. Urtebete arteko ahari gaztea. Aurretik esaten jako billotx-adarixa, billotxa urtebete arte, ta gero adaritua, gero adarixa. Luis. Emea denean arkazte edo urtebillotx. Ik. adáritxo.
billotx-batzeille, billotx-batzeillía. (d). izena. Artzainei bildotsak erosten ziena gero saltzeko. Olaxe billots-batzeilliei, rebenderei; orduan be bai rebenderei. Ni txikixa nintzala, gaiñera, kotxeduna etorte i zan e, karroduna Osintxura. Hil. Sin. rebéndera.
billotx égur, billots egúrra. (d). izena. . evonymus europaeus. Basaerramua, zapatariegurra. Evónimo, bonetero. Pare bat hiru bat metro har ditzakeen zuhaixka-sastraka, gure sasi eta bazterretan bastante ugaria. Fruitua lau ataletan banatua du eta heltzen denean gorri-arrosa izaten da. Bonetearen antza du, hortik erdal izena. Eskulanetarako asko erabili izan da, lantzeko erraza delako.