Hiztegia
billósik. (c). adberbioa. BILLÓTXIK, BILLOTZIK, PILLOSIK (LEIN.). Biluzik. Desnudo, en cueros. Billotxik ibiltze ei da etxian.
Ubera eta Angiozar aldean batik bat. Sin. narrugorríxan, narrútsik.
billóstu. (d). da-du aditza. PILLOSTU (LEIN.). Narrugorrian jarri. Desnudar(se). Billostu ta errekan baiñau giñan. Sin. narrugorrixan jarri. Ik. billósik.
bíllotx, billótxa. (a). izena. BILDOTX. Bildotsa, arkumea. Cordero. Urtebete duena eta aurrerako lagatzen dena: urtebillotx. Ardixan kulpak bildotsak pagau. esaera. (Antzuola) "Haundiaren hutsak txikiak ordaindu behar." (Lar Antz).
bíllotxak apártau. (c). Bildotsari amaren erroa kendu, hartzea eragotzi.
Billotxak apartau ein bia dabe. Don.
billotx-adári, billotx-adaríxa. (c). izena. Urtebete arteko ahari gaztea. Aurretik esaten jako billotx-adarixa, billotxa urtebete arte, ta gero adaritua, gero adarixa. Luis. Emea denean arkazte edo urtebillotx. Ik. adáritxo.