Hiztegia
bietz-nárru, bietz-narrúa. (d). izena. BIEZNÁRRU. EBehatz-narrua. Behatza babesteko, zauria egin ondorenean edo, ipini ohi zen larru pusketa. Bieznarrua. Narruakin eindda bazan. Guk narruakin eindda ibiltze giñuan, baiña batzutan trapuakin be eitten da ori. Bieztrapua trapuakin eindda badao. Don. Sin. azkapela, aznarru. Ik. bietz-trápu.
bietz-trápu, bietz-trapúa. (d). izena. BIEZTRAPU. Behatz-trapua. Behatza babesteko, zauria egindakoan bilduta ipini ohi zen trapua. BIEZTRAPU esan ohi da. Ik. bietz-nárru.
bigántxa, bigantxía. (c). izena. Ternera pequeña de hasta 5 ó 6 meses. Bigantxia txikixaua, ta aundixauai esate jako biaia. Porrejenplo txal txiki bat bigantxia ero txal-ixkua da. Aura bigantxa aura aundi eitten danian biaia esate jako, neska txikixai ta aundixai esaten jakon estilora. Mertz./ Jaio berrixa danian geixao esaten jau bigantxia. “Ze dok, urruxia ala ixkua?”. “Urruxia”. “Bigantxia orduan”. Don. Jaio berriari urrusa ere bai. Susara jartzen hasten denean biae.